Zuzenean 20:00h - 21:00h

Game Erauntsia (Errepikapena)

21:00h - 22:00h

Beste Bat

22:00h - 23:00h

Sateliteak

Telmo Trenor

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Hil arte bizi’ leloarekin abiatu du bere ibilbide diskografikoa 3zur taldeak

Pop-rockaren bueltan sortu den proiektua da 3zur. Batzuk rockeroagoa izan dute beren ibilbidea eta beste batzuk poperoagoa. Iñigo Fachado Alberdi, Borja Fernandez Grela eta Aitor Manterola Ondarra dira 3zur, Donostiako Amara auzoan ernaldutako taldea.

Audio_placeholder

‘Hil arte bizi’ leloarekin abiatu du bere ibilbide diskografikoa 3zur taldeak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Aitor Manterola, Iñigo Fachado eta Borja Fernandez elkartu dira 3zur taldean.
Aitor Manterola, Iñigo Fachado eta Borja Fernandez elkartu dira 3zur taldean. (3ZUR)

Sei kantuz osatutako disko bat kaleratu du duela hilabete gutxi 3zur talde gipuzkoarrak. Donostiako Amara auzoan elkartzen hasi ziren musikaren maitale hauek, eta tabernan elkarrekin hizketan egotetik lokalean musika sortzera pasa ziren. Hala, maketa bat kaleratu ostean, ‘Hil arte bizi’ diskoa osatu dute 2024an. Sei abestiz osatutako diskoa da, maitasunaren ikuspegi desberdinak lantzen dituena.

Izan norbera maitatzeaz, ondokoa zaintzeaz edota maitasunak sortzen dituen beste sentimenduez, baina hori izan dute ardatz kantuetan. Kantu politak direla esan dezakegu, xaloak, eta abesti bakoitzari ukitu berezi bat gehitzen saiatu dira. Iker Laurobak hartu du parte teklatuak nabarmen entzuten diren ‘Zu maite izateko’ abestian. Marina Manterolaren ahots ezti bezain indartsua entzun dezakegu ‘Olioa eta ura’ kantuan edota beste energia mota batekin egiten dugu topo ‘Laguna-arerioa’-n. Maketari izenburua eman zion abesti honek, gainera. 

Gitarraren lerro ederrak, baxuaren nortasuna bossanova itxura duen kantu batean eta Iñaki Alberrok jotako biolontxeloa ‘Bizi berri bat’ abestian. Zuzeneko batzuk eskaini dituzte, eta gehiagorako gogoz badira. Hala, diskotik kanpo geratu zen ‘Artizarra’ kantua ere publikatu berri dute. 

Musika zale amorratuak musika sortzen, goxotasunetik eta edertasuna eskaini nahian. Horiek dira 3zur.

Jaurlaritza Logoa