Zuzenean

Taldekide batek agur esatea beti izaten da egoera mikatza edozein musikarirentzat. Baina dolua pasa eta aurrera egiten jakiten denean, indarberrituta agertzen dira taldeak publikoan normalean, eta horrela izan da Burutik taldearen kasuan ere. Luar Alberdik agur esan ostean, Naroa Goñi izan da taldera batu den kide berria.
Hala, kantu berriarekin agertu dira iruindarrak, ‘Tantaka’ abestiarekin. Hatortxu Rocki omenaldia egin nahi izan diete honekin eta disko berririk epe motzean aurreikusten ez bada ere, zuzenekoak martxan jartzeko gogoz dira Burutikekoak. Asier Capon izan da MusikHaria saioan hori kontatzen.



