Zuzenean 17:00h - 19:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

19:00h - 20:00h

Global Musik

Antonio Iriarte

20:00h - 21:00h

Game Erauntsia (Errepikapena)

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Paranoia’ batetik abiatu eta dantzan jarri nahi gaitu Anixek

Arrasaten sortutako musikariak denbora luzea behar izan du pausua eman eta bere kantu propioak plazaratzeko. Umetatik musikarekin lotura izan badu ere eta gaztaroan bere sorkuntzak egiten hasi, orain kaleratu du debuteko ‘Paranoia’ lana.

Audio_placeholder

‘Paranoia’ batetik abiatu eta dantzan jarri nahi gaitu Anixek

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Denbora asko darama musikaren inguruan lan egiten Anixek eta orain ‘Paranoia’ estreinako EPa kaleratu du.
Denbora asko darama musikaren inguruan lan egiten Anixek eta orain ‘Paranoia’ estreinako EPa kaleratu du. (Maitane CAMPOS)

Etxepe taldekoekin ‘O de tualet’ kantua kaleratu zuenean izan genuen Anixeren berri, baina ordurako bazebilen bere kantuak sortzen eta zuzenekoekin bueltaka. Zazpi kantu kaleratu zituen Anixek, aleka-aleka, harik eta 2024 bukaeran ‘Paranoia’ bost kantuko EPa publikatu zuen arte.

Bost kantu dantzagarri, amorrua goxotasun bihurtuta mezu indartsuak oso zuzen jaurtiz. Horrela ulertzen da Anixeren musika eta horrela ezagutu genuen bere unibertsoa Beste Bat saioetan egin zuen ekarpenari esker.

Reggaetoia, bachataren mundua, r&b pixka bat eta poopa dira, orohar, diskoan topatuko ditugunak. Abestiak berak sortu arren, Hodei Vicario ‘Denso’ eta Maida izan ditu ondoan ekoizpen lanetan laguntzen. Hori bai, zuzenekoetan bera da protagonista eta gogotsu dago datorrenaren aurrean. Datorren emanaldia ostegun honetan izango da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, Bengorekin batera. Batek ‘Paranoia’ aurkezten duen bitartean, besteak ‘Belhara’ birarekin jarraituko du. Aurrerago gehiago ere etorriko dira, jakina.

MusikHaria saioan izan zen Anixe eta diskoaren inguruko eta bere proiektuari eta ibilbideari buruzko xehetasun ugari kontatu zizkigun. Estilotik harago, gauza interesgarri ugari gordetzen duen artista ezbairik gabe. 

Jaurlaritza Logoa