Zuzenean 14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

16:00h - 17:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

17:00h - 18:00h

Otea lili

Ritxi Aizpuru

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Inner talde gernikarrak ‘Arrakala’ diskoa etxean aurkeztuko du kaleratu berritan

Iparragirre rock elkartean eskainiko dute kontzertua Inner taldekoek asteburu honetan, larunbatean, otsailak 1. Oholtza Kaskezur talde baztandarrarekin partekatuko dute, haiek ‘Deus’ diskoa kaleratu berritan direlako. Beraz, emanaldi interesgarria izango da inondik ere.

Audio_placeholder

Inner talde gernikarrak ‘Arrakala’ diskoa etxean aurkeztuko du kaleratu berritan

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Iparragirre Rock Elkartea du etxe Inner talde gernikarrak.
Iparragirre Rock Elkartea du etxe Inner talde gernikarrak. (Hibai AGORRIA)

Duela ez gehiegi izan genituen NAIZ Irratiko MusikHaria saioan Inner talde gernikarrekoak. ‘Arrakala’ da haien estreinako lana eta Edorta, Fidal, Musa eta Remen dira taldea osatzen dutenak. Musikan ibiliak aurretik ere. Etxean aurkeztuko dute diskoa, eta literalki izango da kasu honetan, Gernikako Iparragirre Rock Elkartean grabatu zutelako diskoaren zati bat ere. 

Zazpi kantu osatu dituzte beren lehen diskorako, kantu mardulak. Tio Pete estudioan, Urdulizen, izan ziren instrumentuak grabatzen, denek elkarrekin eta zuzenean jota. Gero, ahotsen grabaketa, nahasketa eta masterizazioa etorri ziren Gernikan. Azken zati hori guztia ‘zuk zeuk egin’ filosofiarekin, gainera.

Rock musika da lantzen dutena, baina ertz desberdinetatik jaso dituzte eraginak. Orokorrean goxoa da lana, biluztasuna eta betetasunarekin jolasean ibili dira abestietan eta erritmoekin ere ako jolastu dute. Dinamiken maitaleak direla nabaria da. Abestien hitzak, berriz, nahikoa karga politiko dutela esan dezakegu. Poliziaren indarkeria, desinformazioa, sistema kapitalista, Urdaibaiko Guggenheima edota gizartea bitan zatitzen duen ‘Arrakala’ izan dituzte hizpide.

Arrakala horren alde batean edo bestean, non kokatzen garen jakiteko barne gogoeta proposatzen digute eta, esan bezala, zuzenean gozatzeko aukera izango da Gernikan, larunbat honetan, otsailak 1. Diskoari xehetasun gehiago jakin nahi izatekotan, berriz, goiko aldean duzue MusikHaria saioan izandako elkarrizketa. 

Eta zu, arrakalaren zein aldetan zaude?

Jaurlaritza Logoa