Zuzenean 19:00h - 21:00h

NAIZ FORMULA

Naiz Irratia

21:00h - 23:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

23:00h - 00:00h

Beste Bat

Zaloa Badiola - Peli Lekuona
Elkarrizketa
Amaia Andrieu eta Aiora Epelde
Talaia Feministako kideak

«Mundua ez dago gaizki edozergatik, mundua geuk gaixotu dugu eta horren sintoma gara»

Talaia feministak plazaratu du 2024. urteko dosierra. Hau bera lantzeko deia burutu da ere. Heltzear den otsailaren 1erako deitu dute topaketa, Bilbon. Zita honetaz zein dosierra bera aletzeko NAIZ Irratian izan dira Amaia Andrieu eta Aiora Epelde.

Audio_placeholder

«Mundua ez dago gaizki edozergatik, mundua geuk gaixotu dugu eta horren sintoma gara»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Amaia Andrieu eta Aiora Epelde NAIZ Irratiko estudio zentralean
Amaia Andrieu eta Aiora Epelde NAIZ Irratiko estudio zentralean (Naiz Irratia)

Euskal Herriko egoera ikuspegi feministatik aztertzen duen ariketa kolektiboa da Talaia Feminista. Iragan den urteko dosierra argitaratu berri den honetan, Amaia Andrieu eta Aiora Epelde kideek nabarmendu dute «biolentziak garapen altua» izan duela Euskal Herrian azken urte honetan.

Izan ere, hori da dosier honek lantzen duen lehen puntua. «Indarkeria esplizitu eta sinbolikorako forma berriak erabiliz», Talaia Feministak ondorioztatu du 2024. urtean biolentziak areagotu egin direla, «izan indarkeria matxista, nazioarteko gerren baliabideen ekoizpenean Euskal Herriak duen papera edo eskuin muturraren presentzia». Amaia Andrieuk azaldu du «koiunturaren analisia» egiterakoan aztertu dutela «indarkeria etxetik ere hasten dela».

Zentzu horretan, nabarmendu dute «seinalatu eta aztertu» behar direla «ohiko indarkeria espazioak». Aiora Epelderen hitzetan, «Mugimendu Feministatik urte asko daramazkigu aldarrikatzen indarkeria matxista gorpuzten duten eta egunerokotasunean pairatzen ditugun espresio ia gehienak ezagutzen ditugun gizonek eragiten dizkigutela» eta «gehiegitan jartzen dela arreta indarkeria matxista bezala dimentsionatu dezakegun horren kuspidean ematen diren erasoetan, baina oso naturalizatuta ditugula egunerokotasunean pairatzen ditugun eraso guzti horiek». Horregatik, azken aldian sare sozialen bidez martxan jarri den salaketa molde berria «garaipen moduko bat» izan daitekeela, «bide instituzional eta juridikoek ez dutelako bermatzen egoera horiek modu egokian tratatzea». Hala ere, salaketa bide berri horrek «guzti horri aurre egiteko estrategia eta moduetan pentsatzea eta gorpuztea eskatzen duela».

Berdintasun politikak

Talaia Feministak nabarmendu duen beste gaietako bat berdintasun politika publikoena da. «Hiru administrazio eremutan banatuta egonik, Euskal Herrian oso egoera ezberdinak» daudela azaldu du Andrieuk. Bi izan dira izan dituzten kezka nagusiak: berdintasun politiken estrategia duala deritzona eta politika espezifikoak. Lehenengoari dagokionean, «zeharkakotasuna» lantzen da, «kudeaketa politikorako esparru guztietan feminismotik eragiteko kontzeptu bezala». Hortik sortu omen da ere mugimendu feministaren baitan posizio desberdinak sortu dituen galdera: zer gertatzen da feminismoaren paperarekin instituzio publikoen aurrean? «Noraino diren baliagarriak guretzat instituzio publikoetatik egiten ari diren berdintasun politikak, noraino diren eraginkorrak emakumeen bizi eta lan baldintzak hobetze aldera...».

Hari horri tiraka, berdintasun teknikariaren inguruko rola ere aztertu beharra dagoela zehaztu dute. Amaia Andrieuk bota du gakoa: «borondate politikoa». «Kontua da benetan zer egin nahi den: paper bat bete, berdintasun politikei erantzuten diegula esan, edo benetan eraldatzaileak diren urratsak eta politikak garatu?», zorrotz Epeldek. «Borondatea dagoen lekuetan nabarmena da baliabideak eskainita urratsak emateko modu indartsuak daudela. Borondaterik ezean ezinezkoa da, hasi aurretik ito egiten delako bidea».

Osasun mentala

Beste aipagaietako bat da osasun mentalarena. Helburutzat jarri du Talaia Feministak sufrimendua eragiten duten faktoreak aztertzea, salatzea eta politizatzea. Aiora Epeldek adierazi du badaudela gai batzuk Euskal Herrian «asko partekatu izan ditugunak eta nolabaiteko orube komun bat osatu dugunak», baina «osasun mentala ez da horietako bat». Hala joan ziren lan-taldeko kideak lehenengo bileretara, «bakoitza bere ‘pedradarekin’». «Gure artean ideiak partekatzen hasi ginenean sortu zitzaigun galdera potoloetako bat izan zen ea nondik nahi diogun aurre egin kontu guzti honi. Munduari begiratzen genion eta mundua oso gaizki dagoela ikusten genuen, baina mundua zergatik dago gaizki?».

Horrela sortu zen 2024ko dosier honen lelo nagusietako bat izan daitekeena: «gaixotu dugun mundu baten sintoma gara». «Sistemari botatzen diogu errua askotan, baina sistema hori nork elikatzen du? Nork erreproduzitzen du? Guk geuk! Mundua ez dago gaizki edozergatik, mundua geuk gaixotu dugu. Beraz, gure gaixotasuna horren sintoma da».

Jaurlaritza Logoa