Zuzenean 16:00h - 17:00h

Gelditu Makinak

Eli Pagola

17:00h - 18:00h

Bidaiari

18:00h - 20:00h

Haria 3

Bigarren Kafea

«Testamentua egiteak ondasunak banatzeko baino gehiagorako balio du»

Herentziak izan ditugu hizpide Bigarren Kafean EMA Abokatuakeko Maite Tolosa Aizpururekin. Pereza eta beldurra omen dira testamentua ez egiteko arrazoi ohikoenak. Hori egiten duena hil egiten omen dela dioen madarikazioagatik izango da agian.

Audio_placeholder

«Testamentua egiteak ondasunak banatzeko baino gehiagorako balio du»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Testamentua zein adinetan egiteari baino, egiteko arrazoiengan jarri du azpimarra Tolosak. «Pertsona bat ekonomikoki independentea denean eta bereziki higiezinen bat (etxea, garajea) erosten duenean, ezkondu edo izatezko bikote gisa inskribatzen denean edo seme-alabak izaten direnean, momentu ona izan daiteke testamentua egitea planteatzeko». Zabalduta dagoen beste usteetako bat, testamentua egitea buruhauste asko dakartzan prozesua dela da. Hori eraitsi digu Tolosak. «Zabalduta dagoen ustearen kontra, oso sinplea da; soilik zure NANa behar duzu eta gutxi gorabehera, notariotza bakoitzaren arabera, 60-90€ inguruko kostua du. Eta noski, argi izatea nori utzi nahi dizkiozun zure ondasunak eta dirua, hori argi edukita notariotzara deitu eta zita eskatzea izango litzateke jarraitu beharreko prozedura».

Testamentua egitea garrantzitsua al da? Tolosak baietz dio. «Testamentua bezalako tresna batek aukera ematen dizu erabakitzeko, zu jada ez zaudenean zer gertatuko den zure ondasunekin, diruarekin etab. Ahalmen bat da, ez dena derrigorrezkoa noski, baina zure esku jartzen duena erabaki bat, zeren zuk ez baduzu egiten, legea izango da, zure ondasunekin zer gertatuko den erabakiko duena».

Indarrean den legediak zer zehazten duen ere aipatu digu abokatuak. «Legedia espezifikoa dugu hemen Euskadin, 2015az geroztik indarrean dagoena. Berrikuntza interesgarriak sartu ditu eta alde handiak ditu 1992koa zen aurreko araudiarekin eta Estatukoarekin. Esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan seme-alaba bat baino gehiago baduzu, dena bati uzteko aukera duzu eta gainerakoak oinordetzatik kentzekoa, inolako arrazoirik eman gabe. Horrez gain, aipatu, erregulazio berezia dagoela Gipuzkoako baserrietarako, beste pertsona bat izenda dezakezula herentzia zure ordez banatzeko eta Kode Zibilarekin alderatuta, pertsona bat testamenturik egin gabe hiltzen den kasuetan oinordeko izango direnen ordena aldatu egiten da».

Entzun Maite Tolosa Aizpuru abokatuarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa