Zuzenean 20:00h - 21:00h

Bilynch

21:00h - 22:00h

Uluka

Maddalen Kortajarena eta Ane Astiarazan

22:00h - 23:00h

Beste Lau

Bigarren Kafea

Badator 'Harrikada' festibal tekno, queer eta feministaren hirugarren edizioa

2022ko martxoan zuten abian Gasteizen Harrika kolektiboa. Techno musikaren bueltan antolatzen dituzten jaialdietan ezin da irudirik grabatu eta zaintza jartzen da erdigunean, espazio queer eta feminista seguruak sortzeko. 

Audio_placeholder

Badator 'Harrikada' festibal tekno, queer eta feministaren hirugarren edizioa

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Harrikada festibala
Harrikada festibala (Harrika kolektiboa)

Martxoaren 14an hiru urte beteko ditu Harrika kolektiboakk eta hori modu berezian ospatzeko lanean ari dira, hala adierazi digute Bigarren Kafea saioan Galder Beramendik eta Uxue Alvaradok. Ospakizun festa bat egingo dute eta horrekin batera, hiru urte hauetan Gasteizen bertan zein Euskal Herrian barrena ehundu duten sare hori hedatzen jarraitzea izango da helburua.

Galder Beramendi eta Uxue Alvarado hasieratik daude Harrika kolektiboan, eta hasiera hartatik hona egindako bideaz harro azaldu dira Bigarren Kafean. Hastapenetan zuten amets txiki hartatik abiatu eta kuantitaboki baino gehiago, kualitatiboki izan duten garapena azpimarratu nahi izan du Alvaradok.

Kolektiboak antolatuta, Harrikada Festibalaren bigarren edizioa egin zuten iazko uztailean Izarran. Emaitzarekin oso pozik geratu ziren eta bertakoen aldetik jaso zuten harrera azpimarratu nahi izan dute. Harrikakoen helburua ez zen jaialdi handi bat antolatzea. Ingurua errespetatuz ospatu nahi zuten eta hori lortu dutelakoan daude, aurten jaialdiaren ekitaldi berri bat bertan egiteko moduan izango direlako.

Entzun Galder Beramendirekin eta Uxue Alvaradorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa