Zuzenean

Bigarren Kafea

San Sebastian Eguna: Parranda baten kronika

Urtarrilak 20 ditu eta Donostiako patroiaren egun handia ospatzen ari dira hiriko hainbat txokotan. Gauerdian hasi zen parranda, eta gu bertan izan gara ordu txikitan donostiarrak elkarrizketatzen.

Audio_placeholder

San Sebastian Eguna: Parranda baten kronika

Loading player...
Lehertu da festa Donostian
Lehertu da festa Donostian (FOKU | Jagoba Manterola)

Sarriegiren doinuak, danborrak, urketariak, sukaldariak, kantinerak... guztiak bildu dira eta festa gau handia izan dute Donostian, San Sebastian Egunaren aitzakian. Festa urtarrilaren 19ko gauerdian hasten da Konstituzio plazan, hiriko banderaren igoerarekin eta guk giroa ezagutu nahi izan dugu. Aritz Alcubilla lankidea mikrofonoa eskuan duela hara joan da, festazaleak elkarrizketatzera.

Juantxo tabernako langileak, bertan afaltzen duten emakumeak, Gaztelubide elkarteko kideak, Lizarra eta Bilbotik etorritako parrandazaleak... Zer da San Sebastien Eguna beraientzat? Nola ospatzen dute? Alcubillak kontatu digu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa