Zuzenean

Bigarren Kafea

Amerikako migrazio-mugimenduak hitzetan

Hego Amerikatik Ipar Amerikara gurutzatu nahi duten migranteak Dariengo oihanean murgiltzen dira. Munduko biderik arriskutsuena dela diote askok. 

Audio_placeholder

Amerikako migrazio-mugimenduak hitzetan

Loading player...
Zaurituta dagoen migrante venezolarrak kideak agurtzen ditu Mexikon bera suspertu bitartean.
Zaurituta dagoen migrante venezolarrak kideak agurtzen ditu Mexikon bera suspertu bitartean. (Iñigo Asensio)

Munduko migrazio krisietan punturik zeharkatuenetakoa da Dariengo Oihana. 'El tapón del Darién' deitzen diote latinoamerikarrek. Edo 'La selva', besterik gabe. Oihanetan oihanena hau balitz bezala. Akaso bada. Ipar eta Hego Amerika banatzen ditu eskualde honek. Hain da basatia ingurua, ezen azken mendean hamaika azpiegitura garatzen saiatu badira ere, proiektu bakar batek ez baitu aurrera egin. Panamerikar errepideak zeharkatzen du kontinente amerikarra Alaskatik Buenos Airesera, Argentinako hiriburura. Salbuespen bakarrarekin: Darien.

Eta oihana izan da kokaleku garrantzitsua Kolonbiako gatazka militarrean bai gerrillarentzat, baita honen aurka hainbat gobernuk garatu dituzten indar paramilitarrentzat ere. Haien arrastoak dira egun han topa daitezkeen indar paramilitar gehienak.

Iñigo Asensiok kontatu digu bertatik, Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa