Zuzenean
Aldapatsu egin zaio astelehena Iker Iriarte bertso gai-jartzaileari. Arrazoirik badu, larunbatean berak paratu baitzituen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko gai ugari. Askotan entzun ditugu bertsolarien adierazpenak eta baita bizipenak ere, baina gai-jartzaileek ere badute zer kontatu. Oholtza gainean zortzi bertsolariez gain, 6.500 pertsonen aurrean gai-jartzailearen figura ere hor dago, eta duten ardura handia da.
«Gai-jartzaile lana taldelana da, eta horien ordezkari izan nintzen ni larunbatean» esan du. Egindako lanarekin pozik geratu zela ere adierazi du, nahiz eta oraindik ez duen izan saio osoa ikusteko aukera: «Aste honetan tarte bat hartuko dut saioa aztertzeko eta gaiak aztertzeko. Feedback ona jaso nuen». Jakin badadi «aulki pribilegiatu batetik» bizitu zuela finala, eta zortzikotean bazuen «lagun minen bat ere», eta horrek «horrek sentimenduetan» eragiten duela aitortu du Iriartek. Hala ere, egunean bertan «burua eta bihotza ahalik eta hotzen edukitzen» saiatu zen bere lana ahalik eta ondoen egiteko.
Arratsaldeko lauretatik bostak bitarte gertueneko zituen bertsolariekin aritu zen esku-pilotari buruz hitz egiteko. «Gako nagusia da bertsolari bakoitzaren gorputzaldia asmatzea», jakin zeri buruz nahi duten hitz egin edo: «Bakea nahi dueneari lasai uztea». Laguna du Beñat Gaztelumendi, eta hark eman zizkion nabarmendu nahi izan dituen bi aholku. Lehendabizikoa Illunbera sartzeko «paseilloan» behera begiratu ordez gora begiratzeko. «Horri esker ikusi nituen etxekoak, bertso eskolakoak, palkoan zegoen jendea...». Oholtzan harrera beroa jaso zuten bertsolari eta gai-jartzaileek eta hor ere jarraitu zuen Gaztelumendiren aholkua: «Beñatek gomendatu zidan bertsolariekin batera nik ere emateko urratsa aurrera, gure esker ona eraskuteko Illunbeko plazari».
«Oso zentratuta egon nintzen oholtzan»; horrek ere eman zion aukera saioa jarraitzeko. «Saio oso ona izaten ari zela iruditu zitzaidan», gogoratu du. Momentu zelenbreren bat ere bizitu zuen, idazkariaren oharra eskuartean, buruz burukora pasako ziren bi bertsolarien izenak mikrofonotik jakinarazi behar baina ezin, Illunbe, pozaren pozez olatuak egiten ari zelako.