Zuzenean

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Elkarrizketa
Ana Urkiza eta Patxi Juaristi
Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta erakundearen XIX. Kongresuko lehendakaria

«Gure nahia eta helburua izan da proposamenak egitea»

Ondorioek proposamenak egiteko balioko dutelakoan, pozik agertu dira Eusko Ikaskuntzak Gasteizen antolatu duen XIX. Kongresuarekin erakundeko lehendakari Ana Urkiza eta kongresuaren lehendakari lanetan aritu den Patxi Juaristi.

Audio_placeholder

«Gure nahia eta helburua izan da proposamenak egitea»

Loading player...
Urkizak eta Juarisitik eman diote amaiera Naiz Irratiak Europa Jauregitik egindako saioa bereziari.
Urkizak eta Juarisitik eman diote amaiera Naiz Irratiak Europa Jauregitik egindako saioa bereziari. (Naiz Irratia )

Gasteizko Europa jauregira eraman du bere XIX. Kongresua Eusko Ikaskuntzak. Arlo zientifiko, kultural, sozial eta akademikoko ordezkari ugari batu dituen topaketaren azken jardunaldian, bertarainoko bidea egin du Naiz Irratiak, kongresuaren jarraipena egin eta hainbat aditu elkartzera eztabaidatu dezaten. Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta kongresuko lehendakari Patxi Juaristik borobildu dute saioa, egunok eman dutenaren balantzea eskatzean.

Nola ikusi duzue XIX. kongresua? Beste mugarri bat izango da Eusko Ikaskuntzarentzat?

Ana Urkiza: Hasteko eta behin esango nuke, esperientzia zoragarria eta luzea egiten dela hemen sartuta egoten zarelako. Horrela esanda badirudi zigor batez ari zarela, baina ez. Nahi dut esan jendetsua izan dela. Nahi duzu guztiekin egon; ez da posible guzti guztiekin egotea. Eta gaiak luzatuz doaz, aurreikusita dauzkazun tarte horiek denak bere lekuan doaz, baina zaude gain gainean bezalaxe. Esperientzia luzea esango nuke eta intentsua.

Egon da parte hartze handia. Minutu gutxi eskaintzen ditugu baina egia da jendeak parte hartzen duela bai galderak egiteko edo baita ere iritzia emateko. Eta oso ederra da ikustea iritzi emate horretan, proiektuak garatzerakoan erabili dugun aniztasun berarekin topo egiten dugula baita ere jendeak parte hartzen duenean, ikuskera ezberdinekin, iritzi ezberdinekin etab. Eta horregatik da kongresua garrantzitsua, esateko honaino heldu gara, emaitzak hauek dira, proposamenak hauek dira baina oraindik irekiak izaten jarraitzen dute eta kongresuan bertan jasotzen diren galdera erantzunak edo iritziak batu egiten dira azken emaitza horietara. 

Eusko ikaskuntzaren bokazioa da herriarentzako ideia berriak plazaratzea, politika publikoetan inspiratzaile izatea. Bada hemen esandakoetatik elementuren bat zuen atentzioa deitu duena?

Patxi Juaristi: Gauza asko esan dira ezta? Atentzioa deitu dit askotan errepikatu dela errelato berri bat behar dugula. Gai asko jorratu ditugu, lehen egunean ikuspuntu sozio-ekonomikotik, bigarren egunean jendartearen ikuspuntutik eta askotan aipatu da errelato berri bat, euskal nortasunari lotutako errelato berri bat, edo hezkuntzan, edo kulturan.

Akaso, baten bat aipatzeko esanguratsua izan zen Hilary Cottamek esandakoa. Berak dio egungo ongizate sistemak iraungita daudela. Arretaz jarraitzeko hausnarketa da hau?

A.U: Filosofia horren baitan, pertsona zentroan jartzearen beharra eta konexioak sortu beharraz ere hitz egin zigun. Hau da, pertsonarekin batera komunitatearen zentzua erdigunean jartzea. Nik horiek azpimarratuko nituzke.

Kongresu honetan herri itunak badira elementu nagusi. 'Elkartzen gaituena' da lelo nagusia. Hemengo proposamen guztiak erabakiguneetara eramateko garaian nolakoa da funtzionatzeko moldea? Esaterako, GizarteLAB proiektuarekin ikasi dugu lehenbizi hazia jartzen dela eta gero atzerantz egiten dela, gainontzeko parte-hartzaileak ahaldunduz.

P.J: Kongresu honek emaitza eta ondorio asko emango ditu. Astelehenetik aurrera nik uste dut lana badela ondorio guztiak txukun jarri, buelta bat eman eta gero gizarteratzea. Nik uste dut egun hauetan egin diren eztabaida horiek ezin direla gelditu hemen. Jende asko etorri da kongresura baina nik uste dut etorri ez diren askok ere interesez irakurriko dituztela. Gure nahia eta helburua izan da proposamenak egitea, hau da, gai garrantzitsuen inguruan, Eusko Ikaskuntzak bere historian zehar egin duen bezala, proposamenak egitea. Orain tokatzen da proposamen horiek hartu eragile politiko, kultural eta gizartekoen artean zabaltzea.

Kongresu honen berezitasuna bada proiektu askok hemen bukatzen dutela ibilbidea eta galdera berriak agertzen direla. Identifikatu duzue halako elementu berririk?

A.U: Identifikatu ditugu lan lerroak izan daitezkeen gai aterkiak. Eta gero aterki horien baitan proiektu ezberdinak, dimentsio ezberdinetakoak egon daitezke. Eta egia da, Patxik aipatu duen bezalaxe kongresuen helburua da ondorio eta proposamen batzuk bideratzea. Gordinean botako ditugu gaur lehenbiziko proposamen batzuk eta horiek gero lanketa bat behar dute. Eusko Ikaskuntzaren kongresu guztietan jaso dira gizartearen kezka eta behar horiek. Horietako hainbat izango dira ziur asko hurrengo kongresura eraman ahal izango direnak. Orain lantzen ari garenak ere 2018tik ateratakoak dira gehienak eta lan egiteko modua hori da. Kongresutik at ere egon daiteke lan lerroren bat eta orduan horiek hurrengo hilabeteetan landu beharreko kontuak dira.

P.J: Nik uste dut gaiak ez direla berriak. Hau da, komunitateari buruz hitz egitea, edo balio sozio-komunitarioei buruz edota euskararen garrantziari buruz; ez dira gauza berriak. Horiek indartzeko eta aurrera egiteko herri bezala, modu berriak behar ditugu. Gaiak hemen dauzkagu, esku artean eta historikoki ere Eusko Ikaskuntzaren ardura herri honen sustraietan dauden gaiak izan dira. Nik uste dut erronka dagoela horiekin denekin nola aurre egin modu orekatu batean. Horretarako bide berriak behar ditugu.

Jaurlaritza Logoa