Zuzenean

Oihana Azkue

«Akordeoia aukeratu nuen, baina izan zitekeen beste instrumentu bat: Nik musika dut gustuko»

Garazi Navas akordeoilaria izan da Paraleloan. Esku artean dituen proiektuetaz hitz egin digu, baita akordeoia eta musika ulertu eta bizitzeko duen maneraz ere.

Audio_placeholder

«Akordeoia aukeratu nuen, baina izan zitekeen beste instrumentu bat: Nik musika dut gustuko»

Loading player...
Garazi Navas
Garazi Navas (Monika del Valle)

Solfeoko irakasle amultsuarekiko miresmenak eraman zuen Garazi Navas akordeoia altzoan lehenengoz hartzera. Hark akordeoia jotzen zuen, eta musika-tresna aukeratzerako garaian irakaslearen bidea jarraitu nahi izan zuen ikasleak. Orduz geroztik bere gorputzaren hedapen bat da kasik auspo botoiduna. Gertu hartzea maite du, bere gorputzari itsatsita. Akordeoiaren bibrazio guztiak sentituz eta bereak honi itzuliz. «Oso musika tresna organikoa da» dio akordeoilari egonezinak, «baina egia esan uste dut izan zitekeela beste edozen instrumentu ere, nik benetan gustoko dudana musika da». Akordeoia izan da helmuga horretara iristeko hautatu duen bidea. Eta beste bide batzutatik ere helmuga berera iritxi zitekeela jakitun, asmatu du hartutako bideari zukua ateratzen, urratsez urrsats gozatzen, zenbaitetan aurrikusitako bidearen inguruan bidezidorrak marraztuz ere bai.

Tradizioa eta abangoardiaren artean astintzen du Garazi Navasek auspoa. Nola astindu gainera. Zenbait unetan basati ere bai. Hainbat proiektu ezberdinetan dabil burgilduta, Ezust Duon Ignacio Arakistainekin, Miguel Ángel  Garcíarekin Dopelganger duoan, Ibon RG-ren azken diskoan ere entzun ditugu bere akordeak entzun dugu, Hernaniko Bitartean Folk&Band-ekin ere bai eta Eusko Ikaskuntzaren Gazte Sariaren irabazle izendatu berri da  'Ardarbakarra eta soinujolea' proiektuarekin Maite Aizpuruarekin batera.

Proiektu hauetaz guztietaz, akordeoiaz edota musika eta arteaz aritu gara besteak beste Garazi Navas bidelagun Paraleloan.

Jaurlaritza Logoa