Zuzenean
"...eta ez ahaztu
oroitzen hori garela."
Hitz horiekin amaitzen da Mattalingo Alaba liburuko bigarren poema. Ez du izenbururik, gainorantzeko 58 poemek ere ez duten gisan. Ez da hausazko aukera: poema bati izenburua jartzen diozuenean mezua itxi egiten da Mikel Etxabururen hitzetan, eta berak bere hitzek arnas har dezaten nahi du, eta aldi berean irakurleari ere bere esparrura eramateko aukera eman.
Poemek ez dute lerrobururik hortaz, baina asko dute esateko, esaten duten guztia eta baita esaten ez dutena ere. Poetika eta politika esku beretik doaz Etxabururen artea ulertu eta egiteko moduan, eta horren erakusle ezin hobea da zapalduen, isilduen, ezkutatuen alegiazko testigantza hauetatik abiatuta, lirikotasunetik egiten duen memoria-eraikuntza ariketa. saturrarango espetxea izandakoa inguratu eta zipristintzen duten ihinen gisakoak dira Etxabururen poemak:«Poema bakoitza olatu baten gisakoa da, bakarra bere horretan, baina aldi berean itsaso beraren parte».
Saturrarango gartzelan preso egon ziren emakumeei aitortza bat da liburua, eta hitzari ahotsa eta doinua ere jarri diote. Nerea Zuloagak (ahotsa), Irina Alvarezek (Bibolina), Jon Gardokik (akordeoia) eta egileak berak osatutako laukotea ariko da saioetan. Gernikako Astran izan zen estreineko saioa, eta dtorren ekainaren 7an Saturraranen bertan emango dute emanaldia.
Paraleloan saioan izan da Mikel Etxaburu, liburaua eta emanaldiari buruzko xehetasunak ematen.