Zuzenean
Azaroan kaleratu zuten «denborak itotzen» zituela beren bigarren diskoa Mugan taldekoek, ‘Aurrera ez den alde batera’. Hala, aurreko astean bideoklipa kaleratu zuten, «oraingo honetan presarik eta estrategiarik eta halakorik gabe. Egiteko gogoa genuen, eta prest zegoenean kaleratu dugu, asteazken batekin», esan digute Muganekoek.
Diskoaren aurkezpenean murgilduta dauden honetan, sorkuntzak etena izan duela ere kontatu digute: «Azken kantua abuztuan egin genuen eta duela bi astera arte abestirik egin gabe egon gara. Orain, bideokliparekin bezala, joango gara egiten eta zerbait dugunean etorriko da, baina presarik ez dugu ezertarako ere». Eta normala da, sei hilabete baino ez direlako pasa aurreko diskoa atera zutenetik.
Ostiralean Oiartzunen izango dira, Landetxe areto berrian, eta sarrerak oraindik ere sarean eskuratzeko moduan daude, Oiartzungo Udalaren web orrialdean. Astelehen Goizak talde oiartzuarrak gonbidatuta izango dira Landetxe aretoan Mugan taldekoak. «Diskoa kaleratzekotan dira Astelehen Goizak taldekoak eta, gainera, esan dezakegu zerbait oso interesgarria aurreikusten dela, atera dituzten singleak-eta entzunda, asko gustatu zaizikugalko», esan digute Muganekoek. Bada, dagoeneko kalean da Astelehen Goizak taldearen diskoa ere.
Orain artekoarekin pozik
Pozik daude orain arte izan duten harrerarekin, Intxaurrondo Kultur Etxean eman zuten azkenekoan «oso pozik» bukatu zutela kontatu digute. Gainera, gaur dira kontzertu horretan jasotako irudiekin bideoa kaleratzekoak. Ostiralean Oiartzunen esan dugunez, eta, igandean, 19:30ean, Oñatin izango dira, sanmigel txikietan. Ekainean, berriz, 15ean, Soraluzeko SOUR jaialdian izango direla kontatu digute, beste hainbat euskal artistekin batera. Udan gehiago izango dituzte, baina horiek aurrerago emango dituzte jakitera.