Zuzenean

Bigarren Kafea

GARENA: «Garbi nuen hasieratik bertako ikasleek batera jotzen ikasi behar zutela»

Isidro Larrañaga musika eskolatik etorri dira gurera gaurkoan Garena taldekoak. Ander Zubillagaren gidaritzapean, taldeak, edo beraiek dioten moduan, konboak sortzen ari dira azken aldian, ikasleek beraien abestiak sortu eta talde formatuan funtziona dezaten.

Audio_placeholder

GARENA: «Garbi nuen hasieratik bertako ikasleek batera jotzen ikasi behar zutela»

Loading player...

Garena konboaz gain, Garigabeak, The Konbiks eta azken astean sortutako Diversity jaio dira Isidro Larrañaga musika eskolako klaseetatik, baina gurean Naroa Amantegi (ahotsa), Zuriñe Cipitria (piano eta ahotsa), Ane Oliveri (perkusioa eta ahotsa) eta Maria Jometónek (gitarra) osatzen duten Garena taldea izan dugu, baita hau guztia sortu eta bideratu duen Ander Zubillaga proiektuaren arima ere.

Beraien jardunaz gehiago jakin nahi genuen, eta argi azaldu dizkigu anderrek proiektuaren hastapenak. «Garbi nuen hasieratik bertako ikasleek batera jotzen ikasi behar zutela, ez bakoitza bere instrumentuarekin soilik, jakitea zer den batera jotzea». Prozesuari ekin zioten, eta hala etorri ziren talde zein abestiak. «Adin tarte ezberdineko ikasleak daude taldeetan, lehenik bertsioak egiten hasi ginen, beraien artean ezagutzen, eta gero pentsatu genuen zergatik ez konposatu gurea zen zerbait?». Aipatu digu ere, aldaketak aldaketa, egonkortze prozesu bat izan dela. «Urteetan zehar taldeak nahiko konpakto mantendu dira, eta horrek ere ekarri du garapen hori». Ohiko talde batek egiten duen bidea bultzatu nahi izan du Anderrek musika ikasketak egitean ohikoa baita bakarrik aritzea eta besteekin jotzeko joera hori ez garatzea.

«Horrek lagundu du konposaketa, kontzertuak eman eta bai ensaio eta kontzertutan konfiantza bereganatzea». Diskoa ere etorri da ondoren. «Abesti dexente genituela ikusita, disko bat grabatzea proposatu nien, prozesu guztia ikasteko: finantziazioa lortu edo estudioarekin harremanetan jarri, adibidez». Hala grabatu dituzte gaur gurean aurkeztu dizkiguten abestiak eta baita beste hainbat ere.

Eta zer diote taldekieek? Ane eta Narok kontatu digute prozesua nola bizi izan duten taldeen sorrera, garapena eta diskoaren grabaketa. Naroa: «Asko aldatzen da nola abesten duzun bakarrik edo taldearekin, beste ikuspuntu bat garatzen zaizu, urteekin pixkanaka, lotsa eta konfiantza ere landu dugu denok elkarrekin pixkanaka ohitzen ginen bitartean» esan digu Naroak.

«Ni bateria jotzera sartu nintzen, baina abestu nuen ere bai beste konbo batean, orduan bi gauzakegiten ditut» kontatu digu Anek, konboen artean taldekid eta paperak nola tartekatzen diren erakusten du.

Konposizioaren inguruan ere galdetu diegu, «Prozesu ezberdinak egon dira, talde bakoitzak ezberdin egin du; Garenakoekin, abesti batzuk Zuriñek ekarri ditu pianoz, denon artean akordek atera eta probatzen egin dugu asko, erreferenteei erreparatuz eta abestia pixkanaka beste zerbaitetan bihurtuz; ni saiatzen naiz hor ideiak ematen».

Esan bezala, estudiotik pasa dira konboko ezberdinetako partaideak, grabazio baten emozioak eta prestaketak zer sentiarazten duten bizi dutelarik. Entzungai dagoen emaitza ere gozatu dugu guk Bigarren Kafean. Bejondeizuela Ander, Garenako kideak eta beste konbo guztiei!

Jaurlaritza Logoa