Zuzenean

Bigarren Kafea

«Elkar ezagutuz eta errespetatuz sortzen dira espazio seguruak»

Igandean 'Itzal(iko) bagina' antzezlana eskainiko dute Villabonan. Ez da autobiografikoa, baina Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain galderen erantzun kolektiboa da. 

Audio_placeholder

«Elkar ezagutuz eta errespetatuz sortzen dira espazio seguruak»

Loading player...

Amets Arzallusek bertsoak jarri zizkion migrazio krisiari, Maialen Lujanbiok bertsoak jarri zizkien gorputz ez-bitarrei, Andoni Egañak bertsoak jarri zizkion heriotzari, Beñat Gaztelumendik Navalcarneroko presoei, Alaia Martinek amatasun eta ez amatasunei…. Dena kantatu daiteke bertsotan; dena kontatu daiteke bertsotan. 

Baita generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia… horiek guztiak jorratzen baititu 'Itzal(iko) Baginak', bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizunak. Hala ere, Bertso munduan kokatuta dago bai, baina ez du bertsoaz hitz egiten. Beraz, lana aurkezteko Iraitz Lizarraga zuzendaria eta Marta Agirrezabala Lankuko arduraduna gonbidatu ditugu .

«Laburbiltzea oso zaila da, gauza asko esaten direlako baina kolektiboaren aldeko aldarrikapen bat da» esan digu zuzendariak. Ekoizpenerako, bidelagun izan dute Lanku Kultur Zerbitzuak. «Lankuk bide ematen die bertsoa oinarritzeat duten sortzaileei, baina bertsotik abiatuta urrun iritsi gaitezke; gai kolektiboak, norbanakotik kolektibora doazenak, sozialak… Gure helburua sortzaileei bide ematea eta bertsoa berez iritsiko ez litzatekeen zirkuitu edo hartzaile batzuengana iristea da» esan digu Agirrezabalak.

Ez da hala ere Lizarragak eta Lankuk elkarrekin lana egiten duten lehen aldia. «Lankuk haurrentzako ikuskizun bat egiteko eskatu zidan eta hura izan zen bertsoarekin profesionalki izan dudan lehen harremana». 'Teilatupean' izan zen lan hura; etxe baten bueltan hainbat gai jorratzen dituen antzezlana: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna...

'Itzal(iko) bagina' eta 'teilatupean' lanen inguruan aritu gara Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa