Zuzenean

NAIZ Irratia

«Neurri gabeko» larunbatek txotx denboraldia ilundu dute Astigarragan eta Hernanin

Bi herrietan pairatutako ondorio gero eta kaltegarriagoen aurrean, txotx ereduarekiko hausnarketa eskatu dute Xabier Lertxundi eta Xabier Urdangarin Astigarraga eta Hernaniko alkateek NAIZ Irratian. «Oreka» bat topatzearen beharra aipatuta, larunbatetan kokatu dute arazo nagusia.

Audio_placeholder

«Neurri gabeko» larunbatek txotx denboraldia ilundu dute Astigarragan eta Hernanin

Loading player...
Ezkerretik eskuinera, Xabier Lertxundi eta Xabier Urdangarin alkateak.
Ezkerretik eskuinera, Xabier Lertxundi eta Xabier Urdangarin alkateak. (NAIZ Irratia)

Asteburuan jai edukitzeko zortea dutenentzat atsedenerako eta aisialdirako baliokide izan ohi da larunbata. Gero eta gutxiago ordea, Astigarragan eta Hernanin, gaur egun ziur asko sagardoa eta sagardotegiekin gehien lotzen diren bi udalerrietan. Txotx denboraldiak oihartzuna handitu ahala, oihartzun horrek gero eta jende gehiago erakarri du eta honekin batera sagardoari lotutako tradizio eta eredua desitxuratu ditu, bertako herritarrak «kanporatuak» sentitzeraino.

Astebururo astigartar askok duten sentsazioaren berri eman du NAIZ Irratian Astigarragako alkate Xabier Urdangarinek. «Kalteak gero eta nabariagoak dira eta heltzen da puntu bat non bertako herritarrak arrotz sentitzen garen. Hau bereziki larunbatetan gertatzen da. Jakina txotx denboraldia guretzat gauza garrantzitsua da eta sagardoa gure nortasunaren parte da, baina hor oreka bat topatu behar da».

Oreka hori, ostiral edo igandetan topa liteke, Urdangarinek dionez, bertaratzen den jende kopuruak ez duelako «herriaren martxa oztopatzen».

«Zertara gatoz sagardoa aitzaki erabilita?», galdetu du Hernaniko alkate Xabier Lertxundik. «Horren inguruan esaten nuen hausnarketa beharrezkoa dela. Datozen bisitari askok nola ulertzen dute sagardoaren kultura?». Izan ere, txotx denboraldiak larunbatetan hartu duen «neurri gabeko» festa ereduak berdin-berdin kaltetzen ditu, sagardotegiak, sagardogileak, udalak eta herritarrak.

Erakundeen arteko mahaia osatzeko eskatu diete Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Lakuako Gobernuari.

Jaurlaritza Logoa