Zuzenean

NAIZ Irratia

«Euskara aniztasunari, elkarbizitzari eta etorkzunari ateak irekitzeko hautu bat da»

Nafarroa Garaiko aurrematrikulazio epea zehaztu delarik, Sortzen elkarteak D ereduan matrikulatzeko deia egin du. Kurtso berrirako jatorri migratua duten familiei «eskua luzatu» diete, integrazio prozesuak «guztionak» direla aldarrikatuz.

Audio_placeholder

«Euskara aniztasunari, elkarbizitzari eta etorkzunari ateak irekitzeko hautu bat da»

Loading player...
Sortzen elkarteko lantaldea.
Sortzen elkarteko lantaldea. (Sortzen)

Sortzen elkarteko Eneko Elizari kexu da aurrematrikulazioan familia migratuek izaten duten bideratzeaz. «Gehienetan A eta G ereduetara bideratzen zaie zuzen-zuzenean aukerarik eman gabe, informaziorik eman gabe edo euskara oso zaila dela aitzakiarekin. Eredu horietara soilik zuzentzeak diskriminazioa eta segregazioa areagotzen du. Haurrei etorkizuneko aukerak murrizten zaizkie». D ereduan matrikulatzeko aldarrikapena egin du, euskara harago doala defendatuz. «Eskola eta herri eskolek egiten duten lanketa eta kultura prozesuak oparia dira haur eta familia hauentzat. Gure komunitateen arteko elkar jakintza eta elkartruke horretan guztiok aberasten gara».

Jaurlaritza Logoa