Zuzenean

NAIZ Irratia

«Eraldaketa nahi zuen esparru politiko, sozial eta sindikalari ahotsa emateko jaio ginen»

‘Ahotsa.infok’ 10. urterrena du. ‘Ateak ireki’ eta ‘Apurtu.org’ren ondorengoa da, hauek Audientzia Nazionalak itxi ostean. Miguel Angel Llamasek gogoan du hedabidea «ahotsa emateko» sortu zela. «Nafarroan bor-bor ari zen aldaketa bat prestatzen. UPNk gidatzen zuen gobernuari aurre egin zion kaleak».

Audio_placeholder

«Eraldaketa nahi zuen esparru politiko, sozial eta sindikalari ahotsa emateko jaio ginen»

Loading player...
Miguel Angel LLamas, 'Ahotsa.info'ko kidea.
Miguel Angel LLamas, 'Ahotsa.info'ko kidea. (Idoia Zabaleta | FOKU)

Llamasek NAIZ Irratian azaldu du itxiera baten ostean hastea ez zela erraza izan. Hala ere, baliabide humano eta materialak bazituzten. «Kristoren babesa jaso genuen. Euskal Herriko txoko guztietatik ekarpen ekonomikoak egin ziren. Lantalde bat sortu eta indartu genuen momentu horretan, eta bultzada horrekin jarri genuen martxan proiektua», azaldu du.

Ikus-entzunezko formatuak «identifikatu» du ‘Ahotsa.info’. «Ez zen hain ohikoa», dio Ahotsako kazetariak. Gaur egun hedabide guztiek bideoak egiten dituztelarik, duela 10 urte ez zirela hainbeste, zehaztu du. Bi hilabeteko lanaren ostean, hamarkada bera hiru minutuko bideoan laburtu dute. «10 urte hauetan eman diren borroka guztiak islatzeko, protagonismoa emateko». Miguel Angel Llamasek nabarmendutako jazoeretan daude Nafarroak lehendakari abertzalea izan duela edota Iruñeko alkatetzan abertzale bat dagoela. Ezpala berriz, aldatzeko dauden elementuak dira. «Bultzatzen jarraitu beharra», aldarrikatu du.

Ospakizunak
10. urteurrena bi ekimenek goraipatuko dute. Apirilak 25ean, herri mugimenduen baitan izan diren espioitza kasuei buruzko hitzaldia eskainiko dute, Katalunian eta Madrilen izan diren espioitza kasuei men eginez. Hurrengo egunean, apirilak 26, festarako tartea izango da Iruñeko Txantrea auzoan.

Jaurlaritza Logoa