

Zuzenean 18:00h - 19:00h
Otea lili
19:00h - 21:00h
Haria 3
21:00h - 23:00h
MusikHaria

Gipuzkoako Baso Elkartea ere batu da ostiral honetako ehunka nekazarien protestara, ENBA eta EHNE sindikatuekin batera. Julian Unanue Gipuzkoako Basogintza Elkarteko presidenteak adierazi du orain arte basogintza sektore errentagarria izan dela, baina orain, gaitz batek jota katastrofe egoeran dagoela, «banda marron deiturikoa».
«Gipuzkoako baso jabeak oso txikiak gara, ia 10.000 jabe daude, eta batez beste 8-7 hektarea. Asko gara, eta eremu txikia dugu».
Unanuek esan du baso jabeek adierazi du basogintzak ingurumenean sortzen duen onuragatik, eta ematen duten zerbitzuagatik %15a bakarrik jasotzen dutela.
«Gizarteari ausartuko nintzateke esatera, %85, 80% edo %70a bada ere, basoak dituen onuren zati haundi bat gizarteari debalde eskaintzen dizkiogun sektore bat gara, eta horregatik, uste dut eskubide osoa dugula gehiago jaso dezagun eskatzeko».
Horrez gain, adierazi du basoa oso jende gutxik ezagutzen duela, eta basoari etekin ekonomikoa ateratzeaz gain, ez baduzu ezer gehiago sentitzen, oso jende gutxik zainduko lukeela baso bat.
«Guk ez badugu egiten gure lana, basoa erabat zakarra izango litzateke, suaren arriskuak handituko lirateke... Gure lanaren errekonozimendua faltan botatzen dut».
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
