Zuzenean 22:00h - 23:00h
Global Musik
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
01:00h - 02:00h
Kontatzera Noazu (Errepikapena)
«Zizurkil herri txikia da, baina oso inplikatua»
Zizurkilgo Duatloiak Euskadiko Txapelketa hartuko du apirilaren 12an. Egitarau ederra antolatu dute lehia egunerako eta parte-hartze zabala espero da. Eneko Agirre Zizurkilgo Duatloiko antolatzailea eta Andoni Usandizaga Duatloiko arduradun nagusia izan dira NAIZ irratian xehetasunak eman asmoz.

«Zizurkil herri txikia da, baina oso inplikatua»

Egun ederra bizitzeko aukera izango da Apirilaren 12an Zizurkilen. Euskadiko Txapelketa hartuko du Zizurkilgo Duatloiak, eta honekin batera egitarau polita dago antolatuta parte-hartzaile, bolondres, zein bertara gerturatzen direnentzako. Eneko Agirre Zizurkilgo Duatloiko antolatzailea eta Andoni Usandizaga Duatloiko arduradun nagusia izan dira NAIZ irratian, eta hauxe nabarmendu dute: «Zizurkil herri txikia da, baina oso inplikatua». Egunean bertan sekulako mugimendua izaten dela gaineratu dute, eta ez da girorik faltako.
Arratsaldeko 16:15ean abiatuko da proba gizonezkoen irteerarekin, bost minutu beranduago egingo dute emakumezkoek. Nabarmentzekoa ere, Agirre eta Usandizagaren ahotan, «urtetik urtera gora egiten ari dela emakumezkoen parte-hartzea». Sari banaketaren ostean festarako aukera ere izango da, 'Black Smoke'-ek girotua.