Zuzenean

NAIZ irratia

Binakako Txapelketari errepasoa play off-en atarian

Eskuz binakakoaren lehen fasea amaituta, aste honetan play off-etako partidak jokatuko dira ostegunetik igandera bitarte. Guztiari errepaso zabala eman diogu NAIZ irratian Jon Ormazabal lankidearen laguntzarekin.

Audio_placeholder

Binakako Txapelketari errepasoa play off-en atarian

Loading player...
Artola-Imaz eta Peña-Albisu elkarren aurka.
Artola-Imaz eta Peña-Albisu elkarren aurka. (Aritz Loiola | Foku)

Ostegun honetan jokatuko da Binakako Txapelketako play off-etako lehen kanporaketa. Artola-Imaz eta Altuna-Martija bikoteak ariko dira Tolosako Beotibarren elkarren aurka. Irabazten duenak finalerdietarako txartela lortuko du, galtzen duenak, berriz, beste aukera bat izango du igandean.

Ostiralean jokatuko da bestetik, Zornotzan, bigarren kanporaketa, kasu honetan Peña-Albisu eta Elordi-Rezusta izango dira nor baino nor. Hemen galtzen duenak txapelketari agur esango dio, eta irabazten duenak igandean beste aukera bat izango du, ostegunean galtzen duen bikotearen aurka.

Dagoeneko finalerdietan diren bikoteak Jaka-Mariezkurrena eta Peio Etxeberria-Zabaleta dira, eta txapelketatik kanpo geratu direnak Laso-Aranguren eta Ezkurdia-Tolosa. Aipatzekoa enpresa aldetik dagoen oreka, Baiko eta Aspeko bikote bana finalerdietan da, enpresa bakoitzeko bikote bana ere geratu da txapelketatik kanpo, eta play off-etako bi kanporaketetan ere elkarren aurka ariko dira.

Jaurlaritza Logoa