Zuzenean

Naiz Irratia

«Herriak ikusi behar du zer den jasaten ari garena»

Sindikatuen babesik gabe gipuzkoar nekazariek traktoreak Donostiara eraman dituzten egunean, Andoaindik abiatu den zutabetik hitz egin du Naiz Irratiarekin Aitor Zapirain abeltzainak. Belaunaldi «erreleboa» bermatuta ez dagoen honetan, oso kritiko mintzatu da EBk «apaindutako» politikekin.

Audio_placeholder

«Herriak ikusi behar du zer den jasaten ari garena»

Loading player...
N-1 errepidea izan da nekazariEk Donostiara egiteko hautatu duten errepideetako bat.
N-1 errepidea izan da nekazariEk Donostiara egiteko hautatu duten errepideetako bat. (Eusko Jaurlaritza )

Lapurdin, Nafarroan, Araban eta Bizkaian egindakoen ostean, astelehen honetan ikusiko dute gipuzkoarrek lurraldean antolatuko nekazari eta abeltzainen lehen protesta ekintza. Sindikatu nagusietatik at antolatu dira sare sozialez bidez nekazari asko, bi zutabetan banatuta, Zarautzetik eta Andoaindik irten eta Donostian amaitzeko, euren protestak Foru Aldundiaren egoitzaraino eramanez.

Protestan parte hartu duen Aitor Zapirain abeltzainak hitz egin du Naiz Irratiarekin. Astelehen honetako protestatren bitartez, bizi duten egoera zaila ikusarazi nahi dute, Errenteriako abeltzainak azaldu duenez, «herriak ikusi behar du zer den jasaten ari garena».

Gainerako nekazarien ikuspegiarekin polemiketan sartu gabe, argi du Zapirainek Bruselatik datozela nekazari txikiei zuzenean eragiten dieten politikak. «Ondo apainduta jarzen dituzten neurriak, baina horren atzean dagoena oso tristea da» azaldu duenez, «lortuko dutena da baserritarrik ez egotea» gaineratu du abeltzainak».

Azken horretan sakonduz, Aitor Zapirainek deitoratu du nekazari txikiak egiten dituztela ingurumen arloko gaitz askoren errudun, errealitatea denean, abeltzainaren esanetan, haiek direla «inguruak berde mantendu eta elikagaiak sortzeaz» arduratzen direnak. 

Bermerik gabeko etorkizuna

Bere ogibidea baserrira lotzea erabaki duen gazte gutxi horietako bat da Aitor Zapirain. Izan ere, egungo martxari eutsiz gero, eta belaunaldi «erreleboa» bermatu gabe, agertoki iluna du aurretik tokiko abeltzaintzak. «Badakigu zenbat eta baserritar gutxiago izan, elikaduran ere okerrago ibiliko garela», Zapirainek ohartarazi duenez.

Jaurlaritza Logoa