Zuzenean

Estitxu Pinatxo

Harry Nilson, Dolores O’Riordan, Mick Taylor, The Pogues, Joseba B.Lenoir musika efemerideetan

Gramofonoa 4x13

Audio_placeholder

Harry Nilson, Dolores O’Riordan, Mick Taylor, The Pogues, Joseba B.Lenoir musika efemerideetan

Loading player...
Harry Nilsson kantaria
Harry Nilsson kantaria (Harry Nilsson)

Urtarrilaren 15ean bi efemeride garrantzitsu izan genituen. Alde batetik, Harry Nilson, “Without you” edota “Everybody’s talking” kantu ezagunen sortzailearen heriotzaren 30. urteurreuna izan zen. Eta Dolores O’Riordan, Cranberries taldeko kantaria zendu zela ere 6 urte bete ziren.

Urtarrilaren 17an Mick Taylor, Rolling Stones taldeko gitarjolea izan zenaren urtebetetzea izan zen.

Aste honetan baita ere bete ziren 36 urte, The Pogues taldeak “Fairytale of New York” bezalako kantuak ezkutatzen zituen beren 3. albuma kaleratu zutela. “If I Should Fall from Grace wiht God”.

1943ko urtarrilaren 19an jaio zen 60ko hamarkadako kontrakulturaren eta Hippie mugimenduaren sinbolo handienetako bat: Janis Joplin.

Urtarrilaren 19an Rod Evans, Deep Purple taldearen sortzaileetako bat izan zenaren urtebetetzea izan zen.

Eta urtarrilaren 20an, alde batetik, The Kiss talde klasikoko Paul Stanley kantariarena. Eta bertzalde, etxera hurbilduz, Joseba B. Lenoir, gitarjole eta kantari beratarrarena ere bai.

Jaurlaritza Logoa