Zuzenean

Bigarren Kafea

«Diskrezioarekin has gaitezen pixka bat pentsatzen modeloan koskaren bat non egon daitekeen»

2022ko azaroan ezagutu genuen Irulegiko Eskua eta 'sorioneku' hitza gure hiztegian sortu zen. Baina Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoan argitaratutakoaren arabera, oraindik ezin da baieztatu testua euskaraz dagoenik. 

Audio_placeholder

«Diskrezioarekin has gaitezen pixka bat pentsatzen modeloan koskaren bat non egon daitekeen»

Loading player...

2022ko azaroan sorioneku sentitu ginen Aranzadi Zientzia Elkarteak Arangurenen 2007tik egiten ari diren indusketan brontzezko esku bat topatu zuenean. Antzinaroko euskaraz idatzitako testu zaharrena omen zen Irulegiko Eskuan agertzen zena. Hala ere, K.a I. mendeko brontzezko xafla horretan agertzen ziren beste hitzen transkripzioaren zain geratu ginen.

Hizkuntzalari eta historialariak lanean jarraitu zuten eta duela egun batzuk jakin genituen ikerketaren ondorioak,  Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoan argitaratutako artikulu-bilduman. Joaquin Gorrotxategi eta Ekaitz Santaziliaren gidaritzapean egindako ikerketen arabera, ezin da baieztatu euskara edo euskararen ahaide bateko hizkuntzan dagoenik. 

Juan Inazio Hartsuaga Antropologian aditu gonbidatu dugu gurera ondorio hauen inguruko iritzia emateko. «Irakurketa aldatu egiten dute, eskuan ba omen daude zirrikitu batzuk eta horren gainean egindako txakon-ilara batzuk, eta ez omen dute beti bat egiten». 

Zalantzak eta itxaropenerako arrazoiak aipatu dizkigu Hartsuaga. «Nik sinesten dut jende guztiaren borondate onean, eta sinisten dut adituek benetan pentsatzen dutela esan dutena, baina horrek ez du kentzen koskaren bat edo beste nonbaiten egotea». 

Entzun osorik hemen. 

Jaurlaritza Logoa