Zuzenean

Bigarren Kafea

NIKOTINA : «Bizitzan eta musikan sentitzen dugun argitasun hori transmititu nahi genuen»

Nikotina taldea etorri zaigu bixitan gaurkoan Bigarren Kafera, duela aste gutxi Mila kolore izeneko hirugarren lana kaleratu dute, eta gurekin izan da Jon bere prozesua kontatu eta diskoaren kaleratzeak sortutakoak elkarbanatzeko. 

Audio_placeholder

NIKOTINA : «Bizitzan eta musikan sentitzen dugun argitasun hori transmititu nahi genuen»

Loading player...

Nikotinaren jatorriaz galdetu diogu Joni, hitzekiko zaletasuna eta musika egiteko grina non jaio ote zen.  «Proiektua lagunekin hasi genuen, hobby gisa errimak eta letrak sortuz denborapasa bezala, 17 urterekin, Tolosako Otxabi auzo elkartean egiten ziren hilabeteko azken igandean sesioak egiten ibili nintzen».  

Igande horietan piztu zen sua eta urte hauetan oso emankorra den diskografia ondu du Jonek 4-5 urteren bueltan
«Nirbana ostean kontzertu asko etorri ziren, momentukoa bizitzen ari ginen, pixkanaka Nirbanaren bukaeran geldi egoterik ez eta pixkanaka hasi nintzen idazten eta, nahi nion diskoari halako talde formatu bat eman eta hala kolaborazioak izan dira: Keif, Nur, Vanila…».

Talde lana eta bidean beste jendearekin aritzea ohikoa du Jonek, eta maite du elkarlan horrek irakatsi eta eskeini diona. «Hala erakutsi didate niri, nire erreferenteak bertakoak izan dira beti, familian lanean aritzeak beti ematen du indar gehiago, zuk bakarrik ezin, eta jendearekin indartsuago bilakatzen zara elkar lagunduz».

Diskoaren izenburu eta diseinuaren inguruan ere galdetu diogu «Mezuari argia eman nahi genion, etapa zailagoak pasa izan ditugu, baina pertsonalki hobeto gaudela transmititu nahi genuen, koloretsua den energia ona, gainera tematika ezberdinak ere lantzen ditu eta, batez ere argitasun hori transmititu nahi genuen bai bizitzan eta baita musikalki ere».

Produkzioaren inguruan ere galdetu diogu, diskoko abestiak sortzerako orduan hitzak nola txertatzen diren musikan. «Modu ezberdinak dauzkagu lanerako, batzuetan letrak edo tematikak sortzen dira lehenago, eta gero produktorearekin ba ideiak elkarbanatuz,; disko honetan, tematika bat jarri lehen, gero letra edo ideia transmititu eta instrumentala bilatzen hasi gara, letrarekin bat datorrena, bestela ere askotan instrumental bat izan daiteke abiapuntu»

Hitz gordinak eta musika goxoagoa izan dira Nikotinaren hirugarren lan honen oinarri. Nola konbinatzen dira horiek? «Momentu bakoitzean nola zauden erabakigarria da, baina nik behar det musika positibo hori, halako naiz bizitzan, eta bigarren diskoan badago iluntasun apur bat akaso, baina nik mezu positibo eta eraikitzaileak eman nahi ditut».

Jaurlaritza Logoa