Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Beñat Rodriguez

Beñat Rodriguez izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Diseinatzaile grafiko moduan lanean ibiltzen da eta askotan uztartu du bere jarduna musikarekin. Gaurkoan, bere kantu kuttunak ekarri ditu gurera.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Beñat Rodriguez

Loading player...
Beñat Rodriguez elkarrizketatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartean
Beñat Rodriguez elkarrizketatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartean (Bigarren Kafea)

Lehen kantu kuttun gisa, Karate taldearen 'There are ghosts' abestia aukeratu du Beñatek. «Talde hau taldekide batek erakutsi zidan duela pare bat hilabete, geroztik egunero jartzen dut beraien disko bat. Oso elementu gutxi eta floritura gutxikin izugarrizko transmisioa lortzen duela iruditzen zait, eta horrek behakro luke edozein talderen helburua».

Bigarren kantu kuttun gisa McEnroe taldearen 'La Luz' ekarri nahi izan du gurera Beñatek. «Pertsonalki asko ukitu nauen taldea da, uste dut beraien musikak oso erraz eramaten zaituela toki nostalgiko edo samin bilatu horretara».

Hirugarren kantu kuttun Manos de Topo taldearen 'Bragas bandera' kantua ekarri nahi izan digu Beñatek. «Nahiz eta abesteko ahotsa berezia izan, uste dut gai potoloak jorratzen dituela eguneroko gordintasun berezi batekin. Hasieran kostatzen den arren, eman entzunaldi pare bat» gomendatu digu.

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Brutus taldearen 'Victoria' aukeratu du Beñatek. «Azken aldian ikusitako zuzeneko borobilena dute, oso kuriosoa da bateria izatea abesten duena, ez galdu aukera hauek zuzenean ikusteko».

Jaurlaritza Logoa