Zuzenean
Larunbatean saldu zuen Ibil Bedik ‘Goldea’ biniloaren azken alea. Durangoko Azokaren azken egunera, stock gabe iritsi dira; arrakasta izaten ari diren seinale. Duela hilabete batzuk argitaratu zuten taldearen hirugarren diskoa, eta lehenengo aldiz etorri dira Durangoko Azokara.
«Ezin dugu aurreko urteekin alderatu, baina sentitu dut jende asko etorri dela diskoa entzun gabe, gu ezagutzera». Beste askok aldiz, dagoeneko erosia zuten ‘Goldea’ eta abestiak ikasita joan ziren Ahotseneara larunbat gauean. «Zortea izan dugu, kontzertu asko eman ditugu aurten eta hartzen duzu gurpila nolabait, zuzenekoetan hori nabaritu egiten da» esan digu Ibai Osinagak.
Kontzertuaz, 'Goldea' diskoaz eta Durangoko Azokako oroitzapenetaz aritu gara Bigarren Kafean.