Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Maketak kaleratu daitezke oraindik, galdetu bestela Indabe taldeari

Antiguakoak dira Indabe taldekoak, Gipuzkoako hiriburutik gertukoak. Horrela diogu, horrela aldarrikatzen dutelako Amaia Bengoetxea, Nora Azurza, Uxue Estrada eta Peru Blanco taldekideek. ‘Noiz arte?’ izeneko maketa ekarri dute Durangoko Azokara.

Audio_placeholder

Maketak kaleratu daitezke oraindik, galdetu bestela Indabe taldeari

Loading player...
Antiguako taldeak bertako itsaslabarrean ikusi ditzake Indabe taldekoak argazkian.
Antiguako taldeak bertako itsaslabarrean ikusi ditzake Indabe taldekoak argazkian. (INDABE)

EP eta diskoen aroan bizi garen honetan, ez da ohikoa talde hasiberri batek bere lana maketa bezala aurkeztea. Bada erabaki hori hartu zuten uda honetan Indabe taldekoek. «Lagun batek ahal zuen moduan grabatu zuen eta zintzoki jokatzea zela iruditzen zitzaigun», aipatu digute musikariek NAIZ Irratiko uhinetan.

Gazteak diren arren, ideiak argi dituztela erakutsi digute elkarrizketa hasieratik. Antiguakoak direla azpimarratu dute ‘Hiri barruko herrian’ eta bide horri eutsi elkarrizketan: «Azkenean guk bizimodua erabat bertan egiten dugu eta Donostia den horretatik desberdindu egiten dugu bizi garen tokia». 

Dena dela, hirira egindako bisitak probetxugarri zaizkie ezbairik gabe eta horren adibide gisara ulertu behar da ‘Etxera bueltan’ kantua: «Donostiako Alde Zaharretik bueltan, txoriak entzuten ginela, sortutako abestia da hori. Beno, ideia bai bederen. Ez du sakontasunik kontuak».

Duela gutxi kaleratu dute beren abestirik berriena, ‘Azaletik’ eta estudioko soinua ere asko nabarmendu da bertan. Urte berriari begira lehendabiziko diskoa kaleratzea da haien asmoa, baina, aurretik, taldea behar den moduan aurkeztuko dute Antiguan bertan, DOKAn, abenduaren 23an. Jarrera eta lehengaia badituzte, baita ideia garbiak ere. Gehiagoren zain geratzen gara.

Jaurlaritza Logoa