Zuzenean

Bigarren Kafea

«Hezkuntza sistemak tresna hauek erabiltzen irakatsi beharko du, erabilera jazartzeaz haratago»

Itzultzaile neuronalek gure inguruan eragiten duten inpaktua aztertzeko Itzulinguru proiektua jarri dute abian Soziolinguistika Klusterrak koordinatuta eta Euskal Herriko Unibertsitateko InookLab ikerketa taldearen zuzendaritzapean.

Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurtok azaldu dizkigu Bigarren Kafean egitasmoaren nondik norakoak. Teknologiaren garapenak denbora gutxian hartu duen abiadan egin du lehen azpimarra. «Hizkuntza teknologien inguruan olatu bat heldu zaigu eta gehiago helduko direla dirudi; aldaketak datoz» Basurtoren aburuz. 

Ikerketaren abiapuntutzat hauxe daukatela esan digu Basurtok: «hasi nahi dugu aztertzen zer erabiltzen den, nola erabiltzen den eta zer gatazka sortzen diren». Ikerketaren atariko testuinguruaz galdetuta, hausnarketa hau utzi du: «jendea oso gustora dago azken urteetan teknologia honek izan duen garapenarekin, baina desoreka batzuk ikusten ditugu; teknologia berarekin baino ,teknologia aplikatzeko moduarekin».

Eremu ezberdinetan garatuko den ikerketa lana izango da. «Zazpi testuinguru desberdin aztertuko ditugu; osasuna, administrazio publikoa, enpresa, bigarren hezkuntza, unibertsitatea, euskaltegiak eta hedabideak» Basurtok zehaztu duenez.

Entzun Asier Basurtorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa