Zuzenean 01:00h - 02:00h

Gelditu Makinak (Errepikapena)

Eli Pagola

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

Peli Lekuona
Elkarrizketa

«Enpresen erronkei euskara planetatik abiatuta erantzungo diegu»

Emun euskara eta berrikuntza sozialerako aholkularitza taldeak euskara planek enpresen lehiakortasuna hobetzeko dituzten bideak aztertu ditu. Onintza Legorburuk begirada aldaketa proposatu dutela azaldu digu: euskara planen bitartez enpresen erronkei erantzutea da asmoa, lehiakortasunean eragiteko.

Audio_placeholder

«Enpresen erronkei euskara planetatik abiatuta erantzungo diegu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Onintza Legorburu Toolosan, hizkuntza hautuen eta generoaren inguruko jardunaldietan.
Onintza Legorburu Toolosan, hizkuntza hautuen eta generoaren inguruko jardunaldietan. (Jon Urbe | FOKU)

Euskara plan bat hizkuntzari bai, baina bestelako helburuak ere lagundu ditzakeela da hipotesia. Zertan atzeman zenuten hau?

Nik bost-sei urte daramat Emunen. Baina bada hasieratik, eta astearteko saioan Ainara Balda koordinatzaile orokorrak aipatu zuen, euskara planekin lotutako intuizio bat, abiapuntu izan dena. Orain dela 25 edo 30 urte jarri zen martxan lehen euskara plana. Kooperatibetan hasi ziren lehen planak. Bertako lehendakariek euskara planak bultzatu zituzten alde batetik, euskararen biziberritzea bultzatzeko eta lan munduan kokatzeko, lan mundua euskalduntzeko. Baina bestetik, euskara planak eta gai sozialak moduren batean landuta, enpresei bestelako ekarpen bat egiten zitzaienaren intuizioa ere bazuten.

Lehiakortasun elementua jarri duzu erdigunean. Zertan nabari izan duzue eragina izan dezakeela lehiakortasunean?

Kosta egin zaigu erabakitzea zein kontzepturekin definitu ekarpen hori. Konpetentziez hitz egin genuen hasiera batean baina azkenean lehiakortasunaren kontzeptua erabiltzea erabaki genuen. Kontzienteki hartutako erabakia izan da. Lehiakortasuna oso termino ekonomikoa da, hala izan da irakurria.  80ko hamarkadan bezeroak, hornitzaileak eta lehiakideak ziren lehiakortasun hori definituko duten aldagaiak, baina gero zabaltzen joan da kontzeptua. Bertan ingurumenari, gai sozialei edota langileen ongizateari esleitu zaizkien aldagai batzuk lehiakortasunean pisua dute ikus genezake. Guk lehiakortasuna modu horretara ulertzen dugu. Ez guk asmatuta, Euskal Herriko zein nazioarteko eragile zein ikertzaileek horrela ulertzen dute. Lehiakortasunaren zabaltze horretan kokatua dagoela esan dezakegu.

Bote prontoan esan dezakegu hizkuntzarekin eroso sentitzeak langilea asetu eta zoriontsu mantendu dezakeela bere postuan, lehiakortasuna areagotuz. Hau aztertu duzue?

Elementu ezberdinetan sakondu dugu. Lehena asko kosta zaigu ulertarazten enpresetan. Askotan esan izan digute ‘euskara ez da lehiakorra, edo euskarak ez du ekarpenik egite lehiakortasunean’. Guk ez dugu berariaz hori ikertu, guk aztertu dugu euskara planek lehiakortasunean eraginik duten ala ez. Batzuetan euskara planetan hizkuntza bera sartzen da, baina beste batzuetan egiteko modua sartzen da. Eta egiteko modu horiek egiten diote ekarpena lehiakortasunari.

Adibidez, norberaren hizkuntzan lan egiteak edo euskaraz lan egiteak langileen gogobetetzea dakar eta horrek lehiakortasunean eragina du. Eta hor hizkuntza litzateke eragin hori dakarrena. Baina bestetik, moduek ere badute zerikusia. Adibidez gai zehatz bat modu parte hartzailean lantzeak edo dana dalakoak kohesioa dakar eta kohesioak lehiakortasuna dakar. Eta modu parte hartzailean euskara planetatik milaka gauza egin izan dira.

Beraz bi plano horiek izango genituzke, batetik hizkuntzarena eta bestetik euskara planena. Eta askotan lehiakortasunari ekarpena euskara planetako modu horiek egin izan diote.

Ikerketa Danok bat Elika, Fagor Electronica eta Ikerlan enpresetan burutu dira. Nolakoa dira bertako testuinguruak?

Laurak kooperatibak dira. Hiru enpresa industrialak eta beste bat ikerketa enpresa. Bat Bizkaian kokatua dago, bi Arrasaten eta bestea Elgoibarren. Lau enpresak ertainak direla esan genezake, handia ere kasu batzuetan. Euskara plan luzeak dituzten enpresak dira. Egia esan ikerketako parte hartzaileei begira ez genuen irizpide zehatzik, nahiko zabalik joan ginen horretara. Irizpide bakarra 15 urte baino gehiagoko euskara planak izatea zen, ekarpen horiek modu diakronikoan ikusi ahal izateko.

Testuingurua ezagututa, bestelako elementua da hobekuntzarako neurriak. Zeintzuk izan beharko lirateke hauek?

Ikerketa ekintza parte-hartzaile. Asteartean aurkeztu genuen diagnostikoari edo lehen faseari zegozkion emaitzak eta euskara planek lehiakortasunari zer ekarpen egiten dioten galderari erantzuten saiatu gara lehenik. Orain ikerketak ekintzari dagokion helburu eta egitekoa du. Diagnostikoan hainbat enpresaren erronkak identifikatu ditugu, enpresek badituzte haien erronkak eta orain euskara planetatik erronka horietan ekarpena egitea da esperimentazio faseko helburua. Sei hilabeteko interbentzioak diseinatu ditugu eta lau enpresetan kohesioa, taldetasuna, ekipoen lanketa eta parte hartzearen erronkak identifikatu eta euskara planetik ekingo diegu. Hori da berritasuna, irakurketa beste leku batetik egitea: enpresa beraren erronkei erantzutera goaz baina euskara planetik. Hor dago ikuspegi aldaketa.

Emun euskarri estuki loturako enpresa da. Pentsatu duzue ikerketa etxean aplikatzea?

Guk ez dugu etxe barruan ikerketa berariaz egingo, baina aplikatuko da, gure euskara planetan aplikatuko dugu. Urtetan zehar euskara planak egin ditugu eta gure helburu edo misioetako bat euskara lan munduan sartzea da eta lan munduak euskaraz funtzionatzea. Horretarako euskara planak egiten ditugu. Berritzea eta enpresei beste gauza bat eskaintzea, horretara dator ikerketa ere: Zer berritu eta zer hobetu behar dugu zerbitzu hobea eskaintzeko? Zer eta nola gin euskara planak enpresentzako erakargarriagoak izan daitezen, euskararen biziberritzerako zien enpresa berarentzako?

Jaurlaritza Logoa