Zuzenean

Indarra eta gozotasuna orekan oporraldi laburraren osteko Izkander Fernandezen hautaketan

Pilak kargatuta itzuli zen Huelva aldetik Izkander Fernandez. «Eguraldi ona, hondartzak hutsik… une egokia bertara joateko», esan digu lemoaztarrak. Bertan oraindik ere uda sasoiko diskoak entzuten ibili da eta uzta hartatik jasotakoa ekarri digu gurera.

Audio_placeholder

Indarra eta gozotasuna orekan oporraldi laburraren osteko Izkander Fernandezen hautaketan

Loading player...
Vibora talde gasteiztarrak ‘Zaldi beltza’ izeneko disko indartsua kaleratu berri du.
Vibora talde gasteiztarrak ‘Zaldi beltza’ izeneko disko indartsua kaleratu berri du. (VIBORA)

Vibora - Pura sangre + Eraikin zuria

«Euskal Herria mailan urteko diskorik onena ez bada, bost onenen artean dagoela esango nuke. Hardcoretik hasten dira baina bestelako estiloak ukitzen dituzte, black metala, post-hardcorea… Viva Belgradotik Deafheavenera dagoen bide guztia jorratzen dute, nahiz eta hardcorean hasi ziren eta ez duten atzera utzi. Lehen disko luzea da, baina laburra da, 22 minutu ditu eta oso arin egiten dizu ihes. 2018an hasi ziren Gasteizen eta ‘Zaldi beltza’ hau bi zigiluren artean kaleratu dute, bata estatubatuarra eta bestea alemaniarra, eta, atzetik entzungo dugun taldeak ere zigilu berarekin kaleratu du. Baina aipatutakoez, gainera, Dut, Lisabö edota Bananas taldeen oihartzuna ere jasoko dugu disko honetan«, dio Izkander Fernandezek.

Svalbard - November

«Talde britainiarra da, nahiz eta Norvegiako uharte batzuei egiten dien erreferentzia. Bristolgo post-hardcore taldea da izatez, baina esango nuke lehen aipatutako Deafheaven taldetik ez daudela oso urrun, shoegaze eta black metalean edota death-metal melodikoan sartuta daudela esango nuke. Aurten atera dute disko berria eta abesti honetan nik uste talderen bidaia oso ikusiko dugula bertan, oso ondo definitzen duela taldearen gaur egungo soinua. Garrantzia handia eskuratzen ari da eszenean 2020tik hona eta disko berriak egingo duen bidea ere interesgarria izango dela esango nuke», azaldu du musika aditu lemoaztarrak.

Filth is eternal - Crawl space + Magnetic point

«Seattle hiritik datoz eta entzun nituen lehenengo aldian ez nekien ezer hauen inguruan. Bi emakume eta bi gizonezko dira taldea osatzen dutenak eta grunge eta hardcorearen arteko nahasketa perfektua direla iruditzen zait. Kanta berean Nirvana eta Minor Threat entzun ditzakezu. Kanta laburrak dira eta grungearen parte ilunenea eta gogorrena gogoko baduzu eta hardcore eta punk zikina gogoko baduzu, talde hau zuretzako egina dago. L7 taldea ekartzen dit burura, haiek ere Seattlegoak», aipatu digu Izkander Fernandezek.

Sara Zozaya - Caravan

Diskoa kaleratu aurreko egunetan ekarri zigun artista donostiarra Izkanderrek MusikHaria saiora: «Orain ostegun gauetan hitz egiten dugunez, minutu gutxi barru aste honetako diskoak eta horien artean dago ‘Nara’. Tarte hau prestatzen ari nintzen bitartean, pentsatzen ari nintzen Sara Zozayari tarte hau gustatuko litzaiokeela, hautaketa honekin disfrutatuko zuela. Gaurko tarteari gaia, beraz, izango zen «Ea Sarari gustatzen zaion entzun dugun guztia». ’Misty’ eta ‘Caravan’ gustatu zitzaizkidan eta ‘Maitia’ kantuarekin pixka bat galduta geratu naiz, baina fede osoarekin erosi nuen diskoa eta dagoeneko disfrutatu dezakegu».

Jaurlaritza Logoa