Zuzenean
1888an, geografiako zientzialari, esploratzaile eta zale talde batek hedapen geografikoarako erakunde bat sortu zuen: National Geographic. Natura- eta kultura munduari buruzko hezkuntza, zientzia, esplorazioa eta informazioa zabaltzea izan du helburu hasieratik, baina asko eraldatu da azken hamarkadetan.
Andoni Mateos geografoak erakundearen historia azaldu digu. «Gaur egun entretenimenduan oinarritzen dira, eta ez hainbeste esplorazio edo zientzian» esan digu. Eta horren adibidea da National Geographic aldizkaria; kalitate handiko argazkiagatik eta informazio artikuluengatik ezaguna, mundu osoan gehien irakurtzen den aldizkarietako bat da.
Aldizkari horretan goraipatu dituzte Tolosa edo Lekeitio bezalako herriak, baina «herri politena edo itsuena ez al da subjektiboa?» galdetu digu Mateosek. Turismo bulegoetatik sustatutako albisteak izan ohi direla kontatu digu. Hala ere, «benetan herriak zerbait irabazten dute honekin? Nik uste dut benetan beste lanketa bat egin behar dela lurraldeko txokoak ezagutzeko, benetan bertako herritarrei onura egingo diena».
Horren inguruan aritu gara Bigarren Kafean.