Zuzenean 22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau
00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Gazteak dira, oso gazteak, oraindik ez dituzte 20 urte bete, baina makina bat plaza egin dituzte abiatu zirenetik hona. Uda hau ere batetik bestera pasa dute, eta, aurten, debuteko diskoa kaleratzekotan dira. Aurreko kantekin EP moduko bat osatu zuten, digitalean, sarean zituzten kantuen fasea itxi eta zerbait berria lantzen ari zirelako.
Orioko KTA Tailerreko lokalean ordu dezente pasa dituzte Eneko Eizagirre, Josune Freire, Arantza Igartua eta Leire Olariagak, nahiz eta orain hori zertxobait konplikatu zaien, ikasketak tarteko Madril edota Gasteizen ikasten duenik bai baitago taldean. Dena dela unibertsitate ikasketez harago, musika munduan ikasteko deseatzen daudela nabarmena da. Urtzi Izaren Eten Espazio Sonoroan egin dute diskoaren grabaketa, baina gainerakoa ia-ia beren kabuz egiten ari dira. Ez dute kontratazio bulegorik, eta, momentuz, ez dute nahi, horren inguruan ere ikasteko asko dutela irizten dutelako.
‘Kristalezko’ kantua kaleratu dute, kristalezko belaunaldi sentitzen direlako hein batean, baina ez dira hain hauskorrak eta, kasualitatea edo ez, beren musika ere bide indartsuago batetik bideratu dute, energia gehiago du Ithakaren etapa berri honek. Orain artekoaz aritu gara hizketan lau taldekideekin MusikHaria saioan.
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
