Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nazioa eraikitzeko egitasmo burujabeak beharrezkoak ditugu»

Burujabetza ardatz, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan jardunaldiak antolatu dituzte Hernaniko Udala eta Udalbiltzak, elkarlanean. Bertan, hitzaldi, mahai inguru eta lan saioak egingo dituzte. 

Audio_placeholder

«Nazioa eraikitzeko egitasmo burujabeak beharrezkoak ditugu»

Loading player...

Euskal Herria ez da inoiz geldi egon den herria izango, milaka pertsonak egunero eraldaketaren aldeko lana egiten baitute. Horien artean, herri edo nazio burujabearen aldeko aldarriak egiten dira maiz eta proiektu ezberdinak sortzen dira honen inguruan. Hernanin badira bi urte gaur egungo ereduari alternatiba bat bilatu ziotela, eta horretan dihardute. 

«Burujabe proiektua sortu zen herritarrei bere behar oinarrizkoenak asetzeko beharretik» kontatu du Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak. Pandemiaz geroztik, bertan bizitako komunitate eta elkartasuna kontuan hartuta, herria burujabe izatearen beharra lantzen hasi ziren.

Proiektuaren arrakasta eta beharra kontuan hartuta, baita Euskal Herriak burujabetzaren inguruan egiteko duen lanketa beharra ikusita, Udalbiltzak Burujabetza jardunaldiak antolatzea erabaki zuten Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak. «Nazioa eraikitzeko egitasmo burujabeak beharrezkoak ditugu», azaldu du Udalbiltzako lehendakari den Haritz Alberdik. 

 Beraz, urriaren 19tik 21era, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan burujabetzaren gaia hartuko dute ardatz eta herrigintzatik zein udalgintzatik landuko dituzte. Hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira, eta hori eta gehiago kontatzeko, gaur gurean izan dira Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Haritz Alberdi Udalbiltzako lehendakaria. 




Jaurlaritza Logoa