Zuzenean

BIGARREN KAFEA

«Sofware librearen aferan komunitateak izugarrizko garrantzia du»

Audio_placeholder

«Sofware librearen aferan komunitateak izugarrizko garrantzia du»

Loading player...
Ploneconf 2023 konferentziaren uneetako bat.
Ploneconf 2023 konferentziaren uneetako bat. (Codesyntax)

Nazioarteko Ploneconf 2023 konferentzia Eibarren egingo da aurten, aste honetan zehar hain zuzen ere. Plone zer den azaltzea komeni da: edukien gestiorako software libreko sistema bat hain zuzen ere, egokia dena edozein web-ingurutan erabiltzeko, atarietan, webgune korporatiboetan edo onlineko merkataritzan. Gainera, Plone GNU General Public License (GPL) izenpean argitaratutako kode irekian oinarritutako garapena da, Zopen oinarritua eta Pythonen programatua.

Izen berri konplikatu gehegi aukeran, GPL, Zopen, Python… baina horien artean, ezagunagoa zaigun bat: Codesyntax. CodeSyntax bereziki internet aplikazioak lantzen dituen Eibarko enpresa da. Euskarak Interneten duen presentzia sustatzeko hainbat proiektu garatu ditu bere ibilbidean: sustatu, aurki, ahotsak, egunean behin…

Hortxe lotura. CodeSyntax Eibarko enpresak Udalaren lankidetzarekin antolatu baitu, mundu osotik etorritako 200 bat aditu elkartuko dituen ekimen hau. Gurean izan dugu Ion Lizarazu, CodeSyntaxeko kidea eta nazioarteko konferentzia honetan zertan arituko diren galdetu diogu.

«Konferentzia bera hiru zatitan banatu da, lehen zatian komunitateko jende adituenak beste guztiei training moduko bat emango die, gaur bihar eta etzi hitzaldien fasea gauzatuko da eta larunbat eta igandean azken sprint bat, komunitateakoak elkarrekin softwaren hobekuntzak lantzeko», adierazi digu Lizarazuk. 

Mundu osoko agenteak biltzen ditu komunitatea honek, software librearen inguruan adituak, enpresak, norbanakoak. Lizarazuk komunitate honen garrantzia azpimarratu nahi izan digu. «Komunitatean, softwarea librea da, hau mantentzeko ez dago enpresa soil bat, garrantzitsua komunitatearen indarra eta bateratzea da, eta urtero leku ezberdinean antolatzen den bateratze hau aukera paregabea da komunitatea elkar ezagutu eta elkar ikasteko».

Lizarazurekin ari ginela, argi geratu da ezjakintasun handia dugula, orokorrean, erabiltzen ditugun teknologia horien atzean dagoen jardunaz eta funtzionamenduaz. «Badago software librearen inguruko ezjakintasuna, askok doakoa den produktuekin lotzen dute, baina hori baino gehiago da, komunitate bat da, atzean teknologia bat duena, eta horretan lanean dagoena edozein izan daiteke; Guk, Codesyntexen bitartez aportazioa egiten dioagu komunitateari».

Konferentzia teknologikoa urtero ospatzen da 2014az geroztik eta profesionalek eta enpresek parte hartzen dute. Tokio, Bucarest, Boston edo Bristol dira ekimen honen aurreko edizioak hartu dituzten hirietako batzuk. Baina aurten, Eibar. Zergatik? Nolatan? Honen garrantziaz galdetu nahi izan diogu.

«Azkenan, hau aurreko urteko konferentzia baino lehen proposatu ziguten, eta nahiz beste hiri batzuk egon hemen inguruan, gure enpresa eibarrekoa izanda proposatu egin genuen ea posible zen; hala software libre honen mapan, bai Codesyntax eta bai Eibar non dauden kokatzeko balio digu», argitu digu Ion Lizarazuk. 

Jaurlaritza Logoa