Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

«Oinarrizko ikerketaren apologia egin behar da»

NAIZ irratiko entzuleentzat ahots ezaguna da Izortze Santin Gomezena. EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle eta ikerlaria zientziaren alorreko kolaboratzaile modura aritu izan da etxe honetan eta gaurkoa izan du lehen aldia Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

«Oinarrizko ikerketaren apologia egin behar da»

Loading player...
Izortze Santin zientzialaria.
Izortze Santin zientzialaria. (Bigarren Kafea)

Atzo jakin genuen 2023ko Medikuntzako Nobel Saria Kattalin Karikók eta Drew Weissmanek jasoko dutela. Karikóren figura azpimarratu nahi izan du Santinek. «Urte zailak pasa izan ditu, ez zuen finantzaziorik lortzen, bere ideiak berritzaileegiak zirelako; baina berak egindako ikerketei esker, MRNA mezularian garatutako txertoak egin ahal izan ziren beraz bizitza asko salbatu ditu».

Generoak eta maila sozioekonomikoak gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan duten eraginaz ere aritu da Santin eta bi kasu zehatz jarri ditu mahai gainean. Batetik, diabetologian egindako ikerketa berri batek dioenez, 2 motako diabetea duten eta sozioekonomikoki maila baxuan dauden pertsonek aukera gutxiago dutela inkretinan oinarritutako terapiak jasotzeko. «Horren zergatia azaltzeko ondoko galderak erantzun behar dira: ea osasun sistema publikoa dagoen herrialde horietan, landa-eremuetan bizi diren ala ez eta osasun informazioaren eskuragarritasun maila zein den».

Jaurlaritza Logoa