Zuzenean
Lur azpian izango da, fresko egingo du, 14 gradu inguru, beraz gomendagarria da, jertse beroa eta galtzerdi potoloak janztea, baina ez estali inondik inora belarriak.
Urriaren 6, 7 eta ñan da hitzordua Sarako leizeetan, Kalakan taldea eta hauek gonbidatutako lagunek hiru emanaldi eskainiko dituzte, bakoitza bakarra berean.2015ean eman zuen lehen kontzertua Kalakan taldeak bertan, eta disko baten aurkezpena bertan egin ostean harrak helduta. Orduz geroztik, urteroko hitzordua bilakatu da txalapartarientzat, mimoz prestatutako zita.
Hiru egun, hiru emanaldi, hiru esperientzia bakar. Geografikoki urrunen kokatzen diren gonbidatuak hartuko dituzte lagun urriaren 6an Jamixel Bereau eta Xan Errotabeherek, Aguamadera talde argentinarra hain zuzen ere. Geografikoki, bai urrun, baina ez esentzian: musika ulertu eta bizitzeko manera konpartitzen baitute. Tradiziotik edan ez ezik, egun ere, gazte izangatik tradiziotik sortu daitekeenaren erakusle baitira argentinarrak Bereauren esanetan. Bere errepertorioan, denetarik dute: badituzte kantutegi tradizionaletik hartutako piezak, baina badira konposatzaile ere, eta sorkuntza propioko piezak ere badituzte. Batak zein besteak belarrira atzematea ez da batere erraza, gazte izanagatik tradiziotik konposatzen dutelako. Hain zuzen ere, musika ulertu eta bizitzeko modu hori konpartitzen dute ozeanoz bestalde kokatzen diren bi taldeek. «Niretzat musika ez da soilik helburu bat, bidea ere bada» aldarrikatzen du musikari lapurtarrak, egun musikaz bizi nahi duten askoren helburua ez dela musika bera ere azpimarratuz, baizik eta honi lotzen zaion ospea. Ospea da helburua, eta bidea ahalik eta laburrena eta errazena, ahal bada, klik bakar batean eskuratu daitekeena.
Auzokoak izango dituzte lagun Bereau eta Errotabeherek urriaren 7an, larunbatean: Bigorrako Allegria eta Berzaitz anaiak, Lionel eta Hervé. Bigorrako Allegriaren tinbrea eta abesteko moduan jarri du azpimarra Jamixel Bereauk, ez baitira arruntak gurean. Berzaitz anaien kasuan berriz, hauen afinazioa da deigarri, eta anaiak izaki, euren ahotsak elkarrekin zeinen modu naturalean josten diren. Hutsun eta Xabi Aburruzaga izango dira urriaren 8ko gonbidatuak. Lehenengoen txalaparta hotsak eta bigarrenaren soinu-txikia izango dituzte lagun Kalakanekoek hirugarren eta azken emanaldian.
Sarrerak eskuragarri dira Kalakanen webgunean edota iparraldeko turismo bulegoetan.