Zuzenean

NAIZ irratia

«Gobernu akordio berriak anbizio eskasa du langileen bizi eta lan-baldintzei dagokionez»

Imanol Karrera LABeko Nafarroako eledunak azpimarratu du legegintzaldi honetan langileen bizi eta lan-baldintzei dagokionez aurrera urratsak ematea beharrezkoa dela. Horretarako, gakoa borroka sindikala dela nabarmendu du. Zazpi helburu helarazi dizkio sindikatuak nafar gobernuari.

Audio_placeholder

«Gobernu akordio berriak anbizio eskasa du langileen bizi eta lan-baldintzei dagokionez»

Loading player...
Imanol Karrera LABeko Nafarroako eleduna, prentsaurrean.
Imanol Karrera LABeko Nafarroako eleduna, prentsaurrean. (LAB)

Herritarren beharrei begira baino, «bistan da», Nafarroako koalizio gobernuaren eraketan «alderdikeria» eta  «karguen banaketa» gailendu direla Nafarroako koalizio gobernu berriaren osaketan, LAB Sindikatuko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak dionez. «Horrek anbizio txikiko gobernua eta akordio programatikoa ekarri du, eta ondorioz, langileen bizi eta lan baldintzei eragiten dieten gaiekiko ere anbizioa txikia izan da», adierazi du Karrerak. Gobernuak sindikatuekin eduki beharko lituzkeen harremanei dagokienez, uste du LABeko eledunak bi aukera daudela. Foru Gobernuak, PSN buru, UGT eta CCOO «ordezkatzen duten gutxiengo sindikala» lehenetsiko duen negoziazioetan, edota «guztion artean egingo dugun».

Izan ere, argi utzi du LABek, exijenteak izango direla Chiviteren gobernuarekin eta aurreratu dute erreforma fiskalarena izango dela mahai gainean jarriko duten gaietako bat, honen inguruan adostasuna baitute sindikatuek. «LABetik hasita UGTraino, denok eskatzen dugu politika fiskal justu bat ezarri behar dela herrialdean. Eta horrela esan diogu askotan Maria Chiviteri» azaldu du Karrerak.

Zerga politikari buruz bi aukera izango ditu exekutiboak datozen hilabeteetan, LABeko ordezkariak dionez; «enpresarien alde egin edo gehiengo sindikalak eskatzen duena egitea».

Jaurlaritza Logoa