Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Maria Elizalde

Maria Elizalde izan da gaurko 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, entzule gisa musikarekin duen harremana deskribatuz. Lau abesti zerrendatzea kostatu zaiola aipatu digu baina azkenaldian bere bizitzan presentzia handia izan dutenak aukeratu ditu.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Maria Elizalde

Loading player...
Maria Elizalde elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean
Maria Elizalde elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean (Maria Elizalde)

Lehen kantu kuttun gisa, Ses taldearen 'Como eu canto' abestia aukeratu du Mariak, bere hitzetan, «Azken urteetan asko entzun ditut gallegoz kantatzen duten taldeak, beraz, asko kostatu zait bat aukeratzea». Zergatik aukeratu du orduan? Arrazoirik ez zaio falta Mariari. «Alde batetik, emakume honek kantatzen duen aldiro transmititzen duen lasaitasun eta goxotasunagatik, baina baita udara hontan familia eta lagunekin elkarbanatutako une batean kantu hau jotzen ari zirelako ostatu batean. Morriña sentsazio hori leuntzen laguntzen dit».

Bigarren kantu kuttun gisan Eddie Vedder artistaren 'Society' ekarri nahi izan du gurera. Into the wild filmearen soinu bandagatik ezaguna egin zen abestia, nahiz lehenago ere Eddie Vedder Pearl Jam taldean aritzeagatik aski ezaguna izan. «Urteak daramatzat artista hau entzuten, ziurrenik urte hauetan gehien gustatu zaidan gizonezko ahotsa delako». Bizaldi taldeak egindako euskarazko bertsioa maite duen arren, aitortu digu azkenaldian ingelsezko bertsioa asko entzun duela. «Kantu hau aukeratzearen arrazoia azken aldian asko entzun dudalako da, alabari ere asko jartzen diot lo hartzeko. Xamurtasun piloa transmititzen dit eta nire aukeraketan bai edo bai egon behar zuen gizon honek».

Hirugarren kantu kuttun gisa Bananas taldearen 'Ulia' kantua ekarri nahi izan digu Mariak, taldearen “Garun ta eztarri” diskokoa. «Egia erran, ez zait batere kostatu kantu hau erabakitzea, proposamena luzatzean burura etorri zitzaidan lehen kantua izan zen». Arrazoi asko aipatu ditu Mariak aukeraketa hoben inguruan. «Uste dut arrazoiak anitzak direla, bai estiloa, bai asko konektatzen dudalako gaztetan talde bat lehen aldiz entzun eta gustatzean buklean entzutearen efekto horrekin». Nostalgiaren indarra izan da beraz Bananas aukeratzearen arrazoi nagusia. «Berriro sentitu dut garai horietako sentsazioa eta bizipena eta bai musika eta bai sentsazio aldetik Bananas taldea izan da horren arduraduna».

Azken kantu gisa Physis vs. nomos taldearen 'Lalala' aukeratu du Mariak. «Kostatu zait hau aukeratzea, azkeneko diskoko beste kantu bat nuen buruan, baina pentsatzen hastean, politagoa iruditu zait ezagutu nuen garaiko kanta bati erreferentzia egitea». Izan ere bide luzea du taldeak, baina Mariak iraganera eraman nahi izan gaitu, talde honek beregan duen eragina azpimarratzeko. «2014an ezagutu nuen Lesakan egindako kontzertu baten arira,
lagun min bat izugarri oroitarazten dit eta gainera, nere bizitza pertsonalean taldeak eta bereziki Beñatek izan duen presentzia izugarria delako. Abesti hau garai horietan hasi zenari omen eginez erabaki dut».

Jaurlaritza Logoa