Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Gaizka Izagirre

Gaizka Izagirre izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, entzule gisa musikarekin duen harremana azpimarratuz. Zinema eta telesailetan jakitun, bereizgarria da sorkuntzarekiko duen maitasun eta interesea. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Gaizka Izagirre

Loading player...
Gaizka Izagirre elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean
Gaizka Izagirre elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean

Lehen kantu kuttun gisa, Berri Txarrak taldearen 'Iraila' abestia aukeratu du Gaizkak, talde esanguratsu honen ereserkietako bat. Aipatu digu ez dela bere Berri Txarraken abesti gogokoena baina badu honi maitasun berezi bat edukitzeko arrazoirik. «Emozio puntu berezi bat du niretzat, izan ere, nire seme den Gexan Irailaren 1ean jaio zen, eta gainera erditze momentuan playlist moduko bat bagenuen egoera xamurtzeko eta abesti hau ere bertan zegoen».


Bigarren kantu kuttun gisan The Leftovers taldearen 'The departure suite' kantua ekarri nahi izan digu. Bere zaletasun nagusia kontutan hartuz, ezin zen zinmea edo telesailen mundua aipamenik gabe utzi. Horixe da kantu hau, Max Richter konposatzailearen piezetako bat. « Max Ricther maisua da, bere obratik edozer aukeratuko nuke, baina kantua hau berezia da. Guztiz gutxietsita dagoen telesail batena, nire ustez, eta telesail hori gogoratzearekin ere emozionatu egiten naizelakp, oiloiurdia jartzen didalako aukeratu dut».


Hirugarren kantu kuttun gisa System Of A Down taldearen 'Chop Suey' kantua ekarri nahi izan digu, «Atzera jauzi bat egingo dut, nerabezarora, eta talde asko aukera niztake, baina maitasunez gogoratzen dudan talde bat da hau, ezin zuen falta». 90 hamarkadan metalak, nu-metalak izandako gorakadaren erakusle da talde hau eta denoi geratu zaigu gazte haren memorian. Chop Suey abesti hau izan zen, hala nola, indar eta distorsio gose zen generazio baten ereserkia eta eskertzen diogu, Bigarren Kafetik, Gaizkak ekarri digun nostalgiarako bidezidor hau. 


Azken kantu gisa Family of the year taldearen 'Hero' aukeratu du Gaizkak, Boyhood izeneko pelikularekin ezagun bilakatu zen kantua. «Entzun nuen lehen segundotik berezia den zerbait sentiarazi zidan eta ez naiz nekatzen oraindik ere». Hasieran aipatu digu Gaizkak musikak beregan duen eragina, nola lotzen duen musika emozioen munduarekin. «Beti abestiak emozioekin lotzen ditudanez, kasu honetan ere, 2014 inguruan egindako bidaia baten ikusentzuneko bat sortu nuen, bikotearekin egin nuen bidaia batena, eta hau zen erabili nuen abestia, gainera sari bat irabazi nuen eta…sekulako oroitzapenak ekartzen dizkidan abestia da».

Jaurlaritza Logoa