Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nik banuen arantzatxo bat barruan, ikusezinak ginela»

Iheslari eta deportatuek munduko hainbat txokoetan bizitu behar izan dute, eta horiekin batera, haien seme-alabek. Erbestera bixita joaten ziren edo erbestean bizi ziren haur eta gazte horietako batzuek historiak bildu ditu Miren Azkarate Badiolak bere liburuan.

Audio_placeholder

«Nik banuen arantzatxo bat barruan, ikusezinak ginela»

Loading player...
Miren Azkarate Badiola elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean.
Miren Azkarate Badiola elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

«Jaio nintzenetik aita kanpoan ezagutu dut, ni jaio aurretik ere iparraldean zegoen», kontatu du Miren Azkarate Badiola kazetariak. Ehundaka dira egoera antzerakoak bizi izan dituztenak, haur eta gazte askok haien bizitzan zehar maletak prestatu eta bidaia luzeak egin behar izaten zituzten; Venezuela, Mexiko, Kuba, Iparralde, Cabo Verde, Suitza eta munduko beste hinbat txokoetara joan behar izaten zuten. 

Mirenen aitak, iparraldean denbora bat pasa eta gero, alabak lau urte bete gabe zituenean, Kubara alde egin behar izan zuen. Gaztaroan kontzientzia hartzen joan zen Azkarate, eta esan du geroz eta gogorragoa zela egoeraz jabetzea. Gainera, kontatu du oso isilpean eramaten zutela, eta tabu bat bihurtu zela gaia: «Tabua, sekretua eta isiltasuna ere ulertzen dugu nondik etorri den, baina argitasun pixka bat ere beharrezkoa zen».

Argia emateko asmotan beraz, Azkaratek Ikusezinak, erbesteratuen haurrak izeneko liburua argitaratu zuen. «Nik banuen arantzatxo bat barruan, ikusezinak ginela. Bakarra nintzela uste nuen baina denok genuen zerbait zela ohartu nintzen», aitortu du idazleak. Min hori pixkanaka arintzen lagundu diola ere gehitu du, eta pozik esan du arrakasta izan duela, eta oraindik ere horretan dabilela, bigarren edizioan baitago liburua.

Jaurlaritza Logoa