Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Itzaletan Sua

Itzaletan Sua izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bizitzako aro ezberdinetako uneak barnebilduko dituen doinuen zerrenda egiteko asmoz. 

 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Itzaletan Sua

Loading player...
Itzaletan Sua elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean
Itzaletan Sua elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean (Itzaletan Sua)

 Ibilbide luzea du Itzaletan Suak musikaren munduan, sortzaile gisa, baina baita beste mila formatan ere. Lehen kantu kuttun gisa, Iokin eta Iosuren 'Maiteari' abestia aukeratu du, iraganerako jauzi gisa sentitzen du kantu hau, kontzientzi kritikoa garatu arte bizitako garaia irudikatzen duen soinu banda. «Etxe giroa, ama, aita, topaketa familiarretan arnasten zen giro musikal horrekin lotzen dut». Abestiaren berezitasunaren inguruan galdetuta, Itzaletan Suak arrazoi asko ditu kantu hau oroitzapen eder bezala gogoratzeko. «Lurrarekiko atxikimendua, giro politikoa, iratzartzea, euskara…musikaren bitartez iritsi zitzaizkidan lehen errelatoak bere barnean biltzen dituen kantua da niretzat».

Nerabezaroa eta post nerabezaro izan dira Itzaletan Suaren hurrengo geltokia. 14-30 urte bitarteko tarte horren laburpen gisa ikusten du bere bigarren kantu kuttuna. Ismael Serranoren 'Ya ves' aukeratu du, gitarra eta ahotsa maisuki nahasten dituen abestia. «Soinu estetika izugarri gustatzen zait, gitarra hori, eta izan niretzako bultzada moduko bat gitarra ikasteko prozesuan, betidanik egin nahi nun hori egiteko». Ismael Serranoren kantu honi ezaugarri opositibo asko ikusten dizkio Itzaletan Suak. «Aipatu dudan garai honetanz ehar sentitu nituen nik kontzientziaren piztea, bizitzaren gogorra zein ederra, eta etxean jasotalko maitasuna praktikan jartzearen afera, norbere buruarekiko fideltasuna...garai horren laburpen gisa sentitzen dut kantu hau».

Hirugarren kantu kuttunean Paxkal Irigoyen aurkeztu digu Itzaletan Suak. Bizitzaren joan etorrian, eta lehenik aipatutako garaien ostean Baxenafarroan sustraitu da Itzaletan Sua, eta garai eta prozesu horren adierazle da kantu hau. «Bizitzaren idealizazio etapa pasata, ikasketa prozesua hasi eta errealismo horrekin lotzen dut nik, zuk egin edo ez dago deus, eta kantu honen argi zei iluntasunak asko balio dit aro horretan gertatu zen guztia laburbiltzeko».

Azken kantuarekin, gaur egunera. PRFCT Man taldearen 'Oscillation' kantua ekarri nahi izan digu Itzaletan Suak. Gaur egun drum & bass estiloarekin duen idilioaren erakusle. Funtsean, musikazale amorratu da Itzaletan Sua, eta argi utzi digu harreman honek berarentzat duen garrantzia. «43 urte betetzear iraganeko eta etortzeko fenomeno guztiak, irentsi, ulertu eta nahieran egokitzen ditut, beti ere kurisositatez beteta»

Jaurlaritza Logoa