Zuzenean

Ion T. Barrena

«Galtzen utzi ezin daitekeen aukera» da Hezkuntza Legearena EH Bilduren ustez

Iraileko zirriborrotik hona «norabide onean doazen funtsezko aldaketak» izan direla uste du EH Bilduk. Euskal Autonomia Erkidegoko legea izan arren hezkuntzarena «termino nazionalean transzendentzia politiko handiko prozesua» dela nabarmendu du. 

Audio_placeholder

«Galtzen utzi ezin daitekeen aukera» da Hezkuntza Legearena EH Bilduren ustez

Loading player...
Peio Otxandianoren agerraldia Hezkuntza Lege proiektua baloratzeko
Peio Otxandianoren agerraldia Hezkuntza Lege proiektua baloratzeko (EH Bildu)

Lakuak Hezkuntza Legearen proiektua onartu eta 24 ordura eskaini du EH Bilduk lehen balorazio sakona. «Zer hobetua badu» eta emendakinak iragarri ditu, baina «norabide onean doazen funtsezko aldaketak» ikusi ditu iraileko lehen zirriborroarekin alderatuta eta «prozesua ondo amaitu dadin» denen ardura ezinbestekoa dela nabarmendu du. 

Peio Otxandiano Programa arduradunak «Estatu itun baten aurrean» egon gaitezkeela uste du, «hiru probintziez ari garen arren estrategikoa zaigun herri eraikuntzaren alor batean» kokatzen da auzia, «transzendentzia politiko handiko prozesua da hau termino nazionaletan», bere hitzetan. 

Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren arautzea jasotzen duela nabarmendu du, sistema horren parte izateko joko arauak finkatzen dituelako lege berriak eta egungo ereduaren eraldaketarako oinarriak jarri ditzakeelako, «hezkuntza tradizio bakoitzaren onena jasoz, ikastolen gaitasun autoeratzailea eta eskola publikoaren sen berdinzalea uztartuz». 

Segregazioari aurre egiteko bidean ere urrats nabarmena duela uste du. Orain bost urteko herri ekimen legegilea ekarri du gogora Otxandianok, orduan Legebiltzarrak atzera bota zuena gaur lege proiektuak jasotzen duela nabarmenduz, «hori eskola publikoaren aldeko eragileen garaipena da neurri handian, beraiek izan dira segregazioaren arazoa lehen lerrora ekarri dutenak eta hezkuntza eztabaidaren lehen lerroan kokatu dutenak».

Ereduen eskema «gainditua» 

Egungo ereduei erreferentziarik ez da ageri Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak publiko egindako proiektuan, Otxandianoren esanetan «lege proiektu honek gainditu egiten ditu hizkuntza ereduak eta paradigma berri batean kokatzen gaitu». Eredu berri hori «euskara ardatz duen esparru eleaniztuna» litzateke. 

Agerraldian kazetariek gogorarazi diote EH Bilduko Programa arduradunari Bildarratz sailburuak ukatu egin zuela ereduen gaindipena zekarrenik lege honek, araua eskutan erantzun du Otxandianok: «hemen kontua ez da, 'begira, nik ez dut euskaraz ikasi nahi, eta sistemak A eredua eskaintzen dio; nik pixka bat ikasi nahi dut, eta sistemak B eredua eskaintzen dizu; nik euskaraz ikasi nahi dut eta sistemak D eredua ematen dizu...' Ez, hemen planteamendua bat eta bakarra da, denok iritsi behar gara izatera euskaldun eleaniztunak. Hezkuntzan egin behar den hizkuntza politikak erantzun behar dio helburu horri. Zergatik? Hori delako legeak esaten duena. Hori da Gernikako Estatutuak esaten duena, hori da Euskararen Legeak esaten duena... Horiek dira garaiko kontsentsu politikoak legeetan ezarri zirenak». 

Jaurlaritza Logoa