Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Rock freskoa udaberri beteko ‘Zarata’ tartean

Aste Santua Bilbo aldean igaro du Iker Bárbarak. Oporren aurretik musika jartzen aritu zen Kremlin aretoan bilbotarra: «Oso pozik aritu ginen. Lagunak eta espero ez dituzun pertsonak agertzen dira eta halako guneetan sortzen den politena hori da. Funtzio sozial hori ere betetzen du ‘clubbing’-ak».

Audio_placeholder

Rock freskoa udaberri beteko ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Martin Zirizak, Jon Salinasek eta Iñigo Soriak osatzen dute Tatxers taldea.
Martin Zirizak, Jon Salinasek eta Iñigo Soriak osatzen dute Tatxers taldea. (TATXERS)

Holz und bleach, 1000 gradutan, d_antz, d_antz pointak eta halakoak datoz. «Iruñeko zitadelan izango da d_antz point bat eta beste bat ere badator, baina oraindik ere ezin da esan non izango den. D_antz nagusiaren kartela orain ezagutuko da eta Ermuako elektrojaiak 15. urteurrena beteko du aurten», aurreratu digu Bárbarak. Jeff Mills mitikoa izango du kartel buru aurtengo d_antz jaialdiak.

Dena dela bestelako doinuak ekarri dizkigu aste honetan Zarata Mondo Sonoro aldizkariko arduradunak.

Tatxers - Nik nahi dudana I

Izkander Fernandezen txio bat irakurrita jakin zuen talde nafarraren diskoaren berri Bárbarak: «Txioa irakurri orduko Spotifyn diskoa zegoela ikusi nuen. Bi aurrerapen kantuak ezagutzen ditut oraindik, diskoa osorik entzuteko tarterik ez dudalako izan. 80 eta 90etara eramaten nau erabat eta nostalgiarekin asko jolasten dutela esango dugu. Naturaltasun osoz egiten dute musika eta hori oso zerbait interesgarria da, Vulk atera zenean sentitu nuen antzerako zerbait».

Laguna Goons - Runaway Massacre

«Hegoaldeko lau mutilak surfeko taulak besapean zituztela etorri ziren eta dagoeneko euskal taldea direla esan dezakegu. Castro Urdiales aldera iritsi ziren lehendabizi Malagatik eta, beranduxeago, Getxora mugitu ziren. Freskotasuna eta indar garajero hori dute bere abesti guztietan, baita berrienean ere. Talde batzuk badute halako magia bat Tatxersekin komentatu dugun moduan eta hauek ere badute hortik. Bazirudien Oso Polita zigiluarekin sinatuko zutela, baina, momentuz, beren aldetik jarraitzen dute», kontatu digu kazetari bilbotarrak.

Painapple - Behin eta berriro

«Ermuko We are Apes, Hello! taldeko kideetako baten proiektu berria da, boskotean datorrena eta post-punk ukituarekin. Demo bat da, hau da, maketa bat, eta hori horrela aurkeztea benetan eskertzeko zerbait da. Hiru abesti dituzte, etxe-giroan grabatuta, bakoitza hizkuntza batean eginda. ‘Demotest’ deituriko atal bat dugu aldizkarian eta geroz eta gutxiago dira kaleratzen diren demo edo maketak, orain, hasieratik, estudio profesionaletan grabatzen dute sortzen dutena artistek. Lehen, disko bat kaleratzen zuenak kalitate minimo bat bazuela esan nahi izaten zuen, garestia zelako grabatzea eta askotan zigilu bat zegoelako atzetik. Orain, dena demokratizatu da eta gutxi dira demo bat kaleratzen dutenak», azaldu digu Bárbarak.

Mouth - Canciones

«Cala Vento, Viva Belgrado eta antzerako taldeen eragina dute. Bi urte dira musika aurkezten hasi zirenetik, eta bi urtean bi EP kaleratu dituzte eta, badirudi, aurten lan berriren bat kaleratuko dutela. Aipatzen dute Cala Vento taldearen ‘Balanceo’ diskoa oso garrantzitsua izan zela eta horrek eragin diela beren indie-rock estiloko musikan. Iruindarrak dira eta laukotea, ikusiko dugu zer dakarren 2023ak», bukatu du aste honetako ‘Zarata’ tartea.

Jaurlaritza Logoa