Zuzenean

Ana Mezo Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko ordezkariaren esanetan jendetsua izan da pasa den astean egindako baraualdi eta itxialdia eta hedabideetan ohiartzun zabala izan du ekimenak. Baina helburu argia dute, 1080 gutxieneko pentsioak nahi dituzte. 5 urte daramatzate aldarri horren alde borrokan eta lortu arte lanean segiko dutela baieztatu du Mezok
Espainiako gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu duen pentsioen erreforman «zantzu positibo» batzuk nabari dituzte, baina ez euren aldarri nagusia bermatzeko neurririk. Gainera, adosturikoa 2027. urtean aplikatuko denez, ordurarte gertatuko denaren inguruko kezka dute
Espainiako gobernuak ematen dituen pentsioak osagarritu ditzatela exijitu diete Lakuako eta Nafarroako gobernuei. Momentuz, ordea, ez dute erantzunik jaso. Neurria aplikagarria dela aldarrikatu du Mezok, «dirua egon badago eta pentsioak osagarritzea ez litzateke dirutza bat».
