

Zuzenean 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Reggae Fever
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Martxoaren 15ean Lightnin Hopkingekin, blues generoak duen altxor horietako batekin, irekiko dugu Gramofonoa. Horretaz gain, zorion mezu aunitz izanen ditugu: Alde batetik, Phil Lesh, Grateful Dead taldearen sortzaileetako baten urtebetzea da. Mike Love, The Beach Boys taldeko sortzaileak ere urteak bete ditu gaur. Sly Stone, Sly & The Family Stone, talde multiraziala eratu zuenaren eguna ere bada. Eta Ry Cooder, slide gitarraren erregeak ere 76 urte bete ditu gaur. Baina zorion mezuez gain, bi heriotza ere gogoratuko ditugu. Batetik, Lester Young, jazz saxofoijolea eta saioa isteko, Mike Porcaro, Toto taldeko baxujolea.