Zuzenean
Euskal Herrian eman dugu gaurko 147. saioaren zati nagusia. Estilo eta genero ezberdinetako etxeko artista ugariren lan berriak entzuteko aukera izan dugu, gure "eszena elektroniko" geroz eta handiagoa, osasuntsu dagoenaren seinale.
Enrike Hurtadok Hazi Esporak! zigilu sortu berrian kaleratu duen lanarekin eman diogu hasiera gaurkoari. Verde Pratok pasa den astean kaleratu zuen disko berria eta hau ere ezin genuen falta, ez eta Goo! Iruindarrak Eneritz Furyaki eginiko erremixa ere. Gasteiztik Father Alien bikotearen eta Dual Danen beatak entzuteko parada izan dugu gaur eta Donostian amaitu dugu Euskal Herrian zeharreko bidaia Brava eta Alvvaren azkenak pintxatuz. Amaitzeko, Madrildik Lejia eta Jackwasfaster musikarien lanak, eta Milandik Aheadacheaday-ren Naivety remixed diskoa. On Egin!