Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Rockaren lau adierazpide desberdin Izkander Fernandezen eskutik

Lehen sorpresa onak irteten ari direla nabari du Izkander Fernandezek. Azken asteetako lau disko ekarri ditu eta beren artean lotura modukoa dutenak, gainera. «Talde guztien artean ez dut uste harremanik izango den, baina misterio bat izaten da hori», aurreratu digu lemoaztarrak.

Audio_placeholder

Rockaren lau adierazpide desberdin Izkander Fernandezen eskutik

Loading player...
Mamu talde bilbotarrak estreinako diskoa grabatu du Eten Espazio Sonoroan.
Mamu talde bilbotarrak estreinako diskoa grabatu du Eten Espazio Sonoroan. (MAMU)

Comic Sans - Edwin y los amigos

Nerd izaera duela esan daiteke akaso Comic Sans taldeak eta taldearen izenetik beretik jolas hori egiten dute, gainera: «Tresnak dira letra tipoak eta horrekin jolastu dute, bai. ‘Éramos felices y no lo sabiamos’ diskoaren titulua da eta abestien izenburuak ere bitxiak dira, ‘Pro Evolution Soccer 6’ kantuaren tituluarekin geratu nintzen ni, esaterako. Emoaren zera hori badago, baina aberastasun musikala dute konposatzerako garaian eta hitzetan-eta sakontasun gehiago dute estilo horretan egoten dena normalean aurkitzen dena baino. Bananas bezalako taldeak etortzen dira gogora gitarrak bikoizten dituztenean».

La Paloma - Quejas célebres

Madrildarrak dira eta laukotearen izena kuriosoa da. Bitxia da laukote moduan aurkezten direla, gero instagramen hiru agertu eta bideoklipetan bat edo bi baino ez agertzeko. ‘Bravo Murillo’ izeneko kantuarekin ezagutu nituen eta noise poparen eta Hüsker Dü edota Dinosaur Jr. bezalako taldeen eragina dute eta asko gustatu zait. Biznaga edo Yawners ere madrildarrak dira eta badirudi zerbait interesgarria mugitzen ari dela bertan. ‘Todavia no’ izeneko diskoa kaleratu dute eta bitxia da, duela urte batzuk, Gazte Musika Garak bultzatutako ekimenean, Ainke taldeak atera zuen diskoaren azalaren antza handia duela La Palomakoen lanarenak. Gitarra tona asko, melodia argitsuak eta pop dezente topatu daiteke, zarata apur bat eta letra ironikoekin. Saiakera egiten dute ezer ez dutela egiten erakusteko, baina hor atzean edo lana dago edota sekulako trebezia dute. Kanta bat hautatzea horregatik kostatu zait hainbeste, 11 abestiak oso onak direlako».

Fucked Up - Found

Toronto, egun, akaso, gehien Drake rap abeslariarekin lotzen da, baina Toronto eta Ontario inguruan punk-rock mugimenduan edota emoaren inguruan lan asko egin duten taldeak egon izan dira. «Talde honetan melodia dago guztiaren erdian topatuko duzu eta estiloak nahasteko ez dute konplexurik izan. ‘The chemistry of common life’ diskoarekin ezagutu nituen eta Arcade Fire taldearekin izan ziren bira batean ikusi nituen zuzenean. Nire bizitzan ikusi dudan lau kontzertu onenetako bat dela esan dezaket. Talde hau ez da sekulan ere geratu eta kultura txinatarrari keinuak egin dizkiote hardcore eta punkaren energia guztiarekin. Diskoa kaleratu dute aurten, ‘One day’ deiturikoa, eta tarte honetan aipatuko dudan azken taldearentzat erreferentzia garrantzitsua izan direlakoan ekarri ditut Fucked Up taldekoak».

Mamu - Doniene

«Kuriosoa egiten zait Berri Txarraken eragin hain nabaria izatea une batzuetan, baina bestalde oso aberatsa da Mamu taldeak egiten duen musika. Bananas, Comic Sans edo Mamu taldeen artean lotura bat ikusten dut hala ere, eta Gartxoten kolaborazioa bertan izatea horrela ulertzen dut. Dena dela, aurretik esan dudan Lekunberriko taldearen eragina hain nabarmen geratzea, ez dakit ona edo txarra den edota garairik onenean datorren. Horrez gainera, lehen aipatutako Fucked Up etorri zitzaidan burura eta Idles taldearen eragina ere oso garbi ikusten dut abestiren batean. Dena dela, gure iritziak ez hartu gehiegi kontuan, tresna moduan ulertu, eta aipatutako taldeak gogoko badituzu, entzun Mamu ezbairik gabe. Eta bestela ere bai».

Jaurlaritza Logoa