Zuzenean

Bigarren Kafea

Zein dira fantasia sexualik ohikoenak?

Audio_placeholder

Zein dira fantasia sexualik ohikoenak?

Loading player...

 

 

Fantasia sexualen inguruan aritu gara Bigarren Kafean Idoia Sanchez sexologoarekin. Fantasiek norbere pentsakerarekin talka eragin dezaketeela aitortu digu Sanchezek. «Bakoitzak bere fantasietan edozer gauza imaginatu dezake eta norbere baloreekin talka egin dezakete; gure buruari hori zergatik pentsatu dugun galdetzean kontraesanak sortu daitezke».

Fantasien eta desiraren arteko ezberdintasunaren inguruan ere aritu da Sanchez. «Fantasia ideia bat da; desira berriz, fantasia hori gauzatzeko nahia». Gure egunerokotasunetik ateratzen laguntzen diguten ameskeriak direla gehitu du. «Fantasia bat irudikapen mental bat da, bizi izan dugun edo kitzikapena sortu digun zerbait gogoratzen dugunean sortzen zaiguna».

Fantasiarik ohikoenen zerrenda ere egin digu Sanchezek. Trio bat egitea, leku publikoetan sexu harremanak izatea, BDSMa, sexu harremanak izango ditugun pertsona horrekiko adin ezberdintasun handia izatea, gora edo behera eta pertsona ospetsuekin sexu harremanak izatea dira bost fantasiarik ohikoenak. 

Entzun fantasia sexualen inguruan Idoia Sanchezek Bigarren Kafean kontatu diguna.

Jaurlaritza Logoa